'Nola bilatu pisua beste herri batean edo atzerrian' bideotutoriala

Gogoratu

  • Beste nonbaitera bizitzera joateko asmoa baduzu zure lehentasuna bizileku bat aurkitzea izango da.
  • Pisua bilatzen hasten zarenean prezioa izango da gehien baldintzatuko zaituen aldagarria, adibidez, pisu hori zure ikasketa edo lan gunetik zein distantziara dagoen aintzat hartu beharko duzu.
  • Bilatzeko aukera desberdinak dituzu: gazteentzako etxebizitza poltsak, ohar-tauletako iragarkiak, prentsako iragarkiak... Baina errazena Interneten diren web guneetatik hastea izango da.
  • Ez itxaron azken unera arte; bestela, azkenean besteek utzitakoa soilik hartu ahal izango duzu.
  • Atzerrira joan behar baduzu, aprobetxatu bertako hizkuntza ikasteko. Etxebizitza partekatzean, aukeratu zure ama hizkuntzan hitz egiten ez duten pisukideak.

Informazio gehiago

Ikasketak edo lanagatik, beste hiri batera joan behar baduzu, egin beharko duzun lehenengo gauza bizitzeko leku bat bilatzea izango da.

Funtsezkoa da bilaketa honetan denbora ematea; diru apur bat aurrezteaz gain, zure beharretara egokitzen den zerbait aurkitzeko aukera gehiago izango baitituzu.

Etxea bilatzen ari bazara, kontutan hartu beharko duzun lehen gauza ostaturako zenbat diru duzun izango da.

Hau da gehien baldintzatuko zaituen aldagarria. Baina, ostatuari dagokion gastua, agian, ez da soilik alokairuarena izango. Adibidez, zure ikasketa edo lan gunetik urruti den auzo batera joaten bazara, kontutan izan garraio kostu gehigarri bat izango duzula.

Eta garraioa aipatu dugunez, pisua aukeratu baino lehen, ziurtatu ondo komunikatuta dagoela. Bestela, egun erdia emango duzu autobusa itxaroten edo bertan sartuta (edo trenean edo metroan).

Alternatiba desberdinak dituzu gehien komeni zaizun pisua aurkitzeko. Ikaslea bazara, zenbait unibertsitatek gazteentzako etxebizitza poltsa propioa dute. Unibertsitateetan ere hainbat iragarki aurkituko dituzu ohar-tauletan beste ikaskide batzuekin pisua partekatzeko. Prentsan ere, azaltzen dira iragarkiak. Eta, azkenik, ikasle egoitzen edota ikastetxe nagusien aukera ere ez zenuke baztertu behar.

Dena den, gomendatzen dizugu alokairuak eskaintzen dituzten web guneetan bilatzen hastea. Horrek bizi nahi duzun ingurunean diren etxebizitza mota eta prezioen inguruko ideia emango dizu.

Kontutan hartu behar duzu joango zaren hiriaren baitan eta auzoaren arabera prezioak nahikotxo alda daitezkeela. Interneten bilatzea aukera egokiena da joan behar duzun hiri hori bizi zaren hiritik oso urrun dagoenean.

Komenigarria da aldez aurretik egitea, azken unera arte itxaroten baduzu, agian, gustoko ez duzun nonbait amaitzeko arriskua duzulako. Adibidez, unibertsitate-ikasle asko izaten diren hirietan komenigarria da aldez aurretik alokatzea eskaintza onenak hartzeko aukera izateko. Ikasturtearen hasierara arte itxaroten baduzu zaila izango zaizu zerbait gogokoa eta merkea aurkitzea.

Atzerrira joateko asmoa baduzu, printzipioz, orain arte esandako guztia erabilgarri izango duzu. Dena den, kontutan izan joaten zaren herrialdearen arabera alokairuaren inguruko legeak desberdinak izan daitezkeela. Ustekaberik ez izateko, komenigarria da aldez aurretik informatuta egotea.

Atzerrira joan behar baduzu, ikasten edo lanean lortuko duzun esperientziaz gain, aukera ezin hobea izango dugu bertako hizkuntza ikasteko (beti ere gaztelania hizkuntza ofiziala ez duen herrialde batera joaten bazara, noski). Hizkuntza horren inguruan duzun ezagutza eta jariotasuna hobetzeko ideia ona izan daiteke bertakoak diren pertsonekin pisua partekatzea.

Zure kabuz ari bazara pisu bila, zure pisukideak bertakoak edo behintzat zure ama hizkuntza hitz egiten ez dutela ziurtatu ahal duzu.

Modu honetan, beraiekin komunikatzeko, komunean duzuen hizkuntza horretan egin beharko duzu. Bertako hizkuntza ikastea benetan interesatzen bazaizu, bertako abegi familia edo pertsona betekin bizitzea serio kontutan hartu beharko zenukeen aukera da.

Badira oso arrazoizko prezioaren truke edota zenbait zereginen truke, normalean haurrak zaintzea, ostatua eta janaria eskaintzen duten familiak. Haurren zaintza lana “au-pair” izenarekin ezagutzen da. Interneten atzerritar ikasleentzat abegi familiak bilatzeaz arduratzen diren hainbat gune aurkituko dituzu.

Ildo berean, bakarrik bizi diren pertsona helduekin partekatu ahal duzu bere pisua. Hainbat herrialdetan ostatu eredu hau sustatzen duten programa desberdinak daude. Ostatu eredu honetan oso prezio baxuak ordaindu ohi dira baina pertsona heldu horrekin zenbait ordu eman beharko dituzu konpainia ematen.