"Nola eta zertarako ikasi hizkuntzak" bideutotoriala

Gogoratu

  • Hizkuntzak ikasteak jende eta kultura desberdinak ezagutzeko aukera emango dizu.
  • Aukera desberdinak dituzu hizkuntza bat ikasteko. Egokiena zure behar eta aukeretara egokitzen den bat aurkitzea da.
  • Atzerriko hizkuntza bat jakitea ezinbesteko baldintza da: atzerrian unibertsitate ikasketak burutzeko, nolabaiteko prestakuntza maila eskatzen duen lanpostu bat lortzeko edota zenbait herrialdetan lan baimena lortzeko.
  • Ingelesa da aukera gehien emango dizkizun hizkuntza, mundu mailan gailentasun gehien duen hizkuntza delako. Horregatik, nolabaiteko ingeles maila izatea jada ez da plus bat, behar bat baizik.
  • Ikasi edo lan egin nahi duzun herrialdearen arabera, lan egin behar duzun sektorearen arabera edota lan egingo duzun enpresaren jatorriaren arabera, bestelako atzerriko hizkuntzak ere menperatu beharko dituzu.
  • Atzerriko unibertsitateren batean ikasteko edo prestakuntza maila altua eskatzen duten lanpostuetan aukera izateko, zure hizkuntza maila egiaztatu beharko duzu Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin baliokidetasuna duen ziurtagiri ofizial baten bidez.
  • Ikaskuntza teorikoa ez da nahikoa. Asko praktikatu beharko duzu ikasten ari zaren hizkuntza horretan zuzen komunikatzeko gai izateko.

Informazio gehiago

Goi mailako ikasketak burutu nahi badituzu edo/eta kualifikazio ertaina/altuko lanpostu bat izan nahi baduzu, atzerriko hizkuntza bat ikastea garrantzitsua baino ezinbestekoa izango zaizu.

Kontuan izan behar duzu mundu globalizatu batean bizi garela eta enpresek hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gai diren pertsonak behar dituztela.

Goi mailako hezkuntzaren kasuan, hainbat unibertsitate gradutan atzerriko hizkuntzaren batean, gehienetan ingelesa, gutxieneko maila egiaztatzea eskatuko dizute graduatu ahal izateko.

Gainera, atzerrian lan egiteko asmoa baduzu, gero eta handiagoak diren migrazio mugimenduak direla eta, hainbat herrialdetan hizkuntza-ziurtagiri bat eskatuko dizute lan baimena lortu ahal izateko.

Hori zure itxaropen eta baldintzen araberakoa da. Garbi dago ingelesa bilakatu dela, nazioarte mailan, hizkuntzarik nabarmenena eta hizkuntza hau menperatuta, mundu osoan zehar moldatzeko gai izango zarela.

Ingeles maila ona egiaztatzeko gai bazara, atzerriko hainbat unibertsitatetan ikasteko aukera izango duzu eta, era berean, lan merkatuan barneratzeko aukera gehiago ere izango dituzu. Kontuan izan, gure artean, kualifikazio maila altua eskatzen duten lan eskaintzen % 40 ingurun ingelesa ezinbesteko baldintza dela.

Duela zenbait urte, ingelesa jakitea plus bat zen, gaur, aldiz, mundu guztiak segurutzat joko du hizkuntza hau menperatzen duzula.

Zure egoeraren arabera ingelesa nahikoa izan daiteke baina, zenbat eta hizkuntza gehiago menperatu, hobeto.

Zure ibilbide profesionala garatuko duzun sektorearen baitan edota lan egingo duzun enpresaren jatorriaren baitan, beste hizkuntza bat jakitea oso erabilgarria izango zaizu.

Ideia bat izan dezazun, prestakuntza ertain edo altuko lanpostuetarako, ingelesa eta gero gehien eskatzen diren hizkuntzak honakoak dira: frantsesa, alemaniera, portugalera, italiera, txinera, arabiera, japoniera, errumaniera, poloniera, errusiera eta txekiera.

Zenbait adituen esanetan, susperraldian diren merkatu garrantzitsuenetan hitzegiten diren hizkuntzek, epe labur-ertainera, eskaera handia izango dute. Hauen artean aurkituko lirateke, adibidez, txinera, indiera, portugalera (Brasil) edota errusiera.

Bai, noski. 'Ingeleseko maila ertaina' delako horrek jada ez du balio. Unibertsitatean zein edozein lan eskaintzan eskatzen den hizkuntzan duzun maila egiaztatu beharko duzu ziurtagiri ofizial baten bidez.

Europan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua delakoa dugu (HEEEB). Honen baitan, hizkuntza baten ezagupena hiru mailatan banatzen da (A- oinarrizko erabiltzailea, B- erabiltzaile independientea eta C- erabiltzaile aditua) eta hauetako maila bakoitza, era berean, beste bi azpi-mailatan banatzen da (A1, A2, B1, B2...) lortzen duzun edozein ziurtagirik aipatu maila hauekiko baliokidetasun bat izan beharko du.

Hizkuntza Eskola Ofizialek honako tituluak bermatzen dituzte.

Hizkuntza batean duzun maila egiaztatu ahal izateko azterketa bat burutu beharko duzu zentro aztertzaile ofizial batean.

Tituluen eskaintza oso zabala da eta hainbat erakundek HEEEBkiko baliokidetasuna duten titulu ofizialak eskaintzen dituzte. Hoberen datorkizun ziurtagiria zein den jakiteko, lehenik eta behin, ziurtagiri hori zertarako behar duzun jakin beharko duzu.

Adibidez, ziurtagiria atzerriko unibertsitate batean ikasteko behar baduzu, unibertsitate horrek aintzat hartzen duen titulu bat lortu beharko duzu. Posible da hemen ofiziala den titulu bat lortzea baina atzerrian aintzat ez hartzea.

Zoritxarrez, ez. Nahiz eta titulu ofizial bat lortu, bere balioa erakunde desberdinetan duen aintzatespenaren araberakoa izango da.

Dena den, badira mundu mailan aintzatespen maila handia duten zenbait titulu, hala nola, Cambridge English edo IELTS ingeleserako, DELF/DALF ziurtagiriak edo Frantziar Aliantzaren azterketak frantseserako edota Goethe Instituteko azterketak alemanierarako.

Gainera, kontuan hartu beharko duzu hainbat lekutan ziurtagiriaren data ere aintzat hartuko dutela. Horrela, zenbait kasutan, ziurtagiriak bi urte baino gehiagoko aintzinatasuna badu, zure hizkuntza maila mantendu edo hobetu duzunaren froga eskatuko dizute.

Hizkuntzak menperatzeak, zure trebakuntza ibilbidean edo ibilbide profesionalean laguntzeaz gain, pertsona gisa prestatzeko ere balio izango dizu.

Atzerriko hizkuntza bat ezagutzeak beste modu batera ezinezkoa izango litzaizukeen jendea eta kulturak ezagutzeko aukera emango dizu. Eta horrek, gezurra badirudi ere, hobeto sentiaraziko zaitu; beste herrialdeetako pertsonekin hitzegiteak, bere pelikulak ikusteak, bere liburuak irakurtzeak edo bere web guneetan nabigatzeak segurtasun handia eta asebetetze handia emango dizute.

Gainera, zenbait ikerketen arabera, hizkuntzak ikastean sortzaileago eta adimentsuago izaten lagunduko zaituzten burmuineko zenbait eremu estimulatzen dira.

16 urtera arte atzerriko hizkuntzaren ikasgai derrigorrezkoa da hezkuntza zentro guztietan.

Zentroaren arabera, hizkuntza hau alda daiteke baina, normalean, ingelesa ikasten da. Ikaskuntza honek hizkuntza horretan oinarrizko maila bat lortzea ahalbidetuko dizu.

Maila aurreratuago bat lortzeko, Hizkuntza Eskola Ofizialetara (pubikoak) edo espezializatutako akademia (pribatuak) desberdinetara jo dezakezu.

Hauetan, zure antzeko egoeran aurkitzen diren beste pertsonekin batera ikasiko duzu eta eskarmentu handia duten irakasleen laguntza izango duzu.

Ikastaroen eskaintza oso zabala da eta, beraz, seguru zure beharretara moldatzen den baten bat topatzen duzula.

Edozein arrazoiagatik horrelako zentro batera joatea ezinezkoa baduzu, Interneten hizkuntzen ikaskuntzarako hainbat baliabide aurkituko dituzu, batzuk doakoak eta beste batzuk, aldiz, ordaindu beharrekoak. Modu honetan, zure ikaskuntza planifikatzeko askatasun gehiago izango duzu.

Egiten ari zaren ikaskuntza motaren baitan mintzamena praktikatzeko aukera gehiago edo gutxiago izango dituzu.

Hizkuntza zentroetan zure irakasle eta ikaskideekin hitz egiteko aukera izango duzu. Gainera, zure maila egiaztatzeko izaten diren azterketetan mintzamen proba bat izaten denez, klaseetan ere hizkuntza-trebetasun hau lantzen da. Zenbait akademietan, gainera, bereziki mintzamena lantzeko ikastaroak eskaintzen dira.

Internet bidez ikasten ari bazara, burutzen ari zaren programaren arabera, zure tutore edo beste ikaskideekin elkar eragiteko aukera izango duzu, baina kasu honetan, ulertu ahal duzunez, aukerak mugatuagoak dira.

Beste aukera interesgarri bat mintzalagunena da. Horretarako, bere ama hizkuntza zuk ikasten ari zaren hori duen eta, aldi berean, zure ama hizkuntza ikasi nahi duen pertsona aurkitu beharko duzu. Horrelako pertsona bat aurkitzen baduzu, gera zaitezkete eta elkar lagundu.

Internet eta IKTei esker, gaur egun, hizkuntzak ikasteko eta hizkuntza-trebetasun desberdinak praktikatzeko hainbat baliabide eskura ditzakezu, baita zure etxeko egongelatik ere.

Hizkuntza bat arrakastaz ikasteko funtsezkoa da motibatuta egotea. Hizkuntza bat ikasteko arrazoi onik ez baduzu, seguruenik, azkenean etsi egingo duzu.

Garbi baduzu atzerriko hizkuntza bat ikasi nahi duzula, honen ikaskuntza serio hartu beharko duzu. Hizkuntza bat menperatzea ez da egun batetik bestera egiten den gauza.

Zure behar eta aukeretara hobekien moldatzen den ikaskuntza metodoa bilatu beharko duzu eta hori lortuta, gogor ekin.

Hizkuntza bat zuzen ikasteko, egunero honen ikaskuntzan denbora eman beharko duzu (irakurriz, irratia entzunez, telebista ikusiz...).

Era berean, ikasitako guztia praktikan jartzeko modua ere aurkitu beharko duzu. Ikaskuntza teorikora mugatzen bazara, hizkuntza horren ezagupena lortu ahal izango duzu baina ez zara komunikatzeko gai izango.