"Lanbide heziketa, lanerako prestaketa" bideotutoriala
Gogoratu
- Lanbide Heziketa ikasten baduzu, lan merkatuan sartzeko aukera emango dizun trebakuntza lortu ahal izango duzu.
- Lanbide Heziketako ikasketak ez dira unibertsitatekoak baino hobeak edo okerragoak. Desberdinak dira eta elkarren artean osa daitezke. LHtik unibertsitatera pasa zaitezke eta alderantziz.
- LHko ikasketak erdi eta goi mailako zikloetan banatzen dira. Lehenengoekin Teknikari titulua lor dezakezu eta bigarrenekin, aldiz, Goi Teknikari titulua.
- Zikloek, oro har, bi ikasturteko iraupena dute eta trebakuntza teorikoa eta praktikoa uztartuko duzu.
- Erasmus+ europar programari esker praktikak atzerriko enpresatan burutu ahal izango dituzu.
Informazio gehiago
Zergatik? Non dago arazoa?
Ikasi nahi duzun lanbidearen arabera, LH unibertsitatea bezain trebakuntza ibilbide aproposa izan daiteke.
Bokazioz lanbide zehatz baterako trebatu nahi baduzu, Lanbide Heziketan lan merkatuan barneratzeko beharrezkoa duzun prestakuntza lortuko duzu, inolako zalantzarik gabe.
Izan ere, Lanbide Heziketa lan merkaturatze portzentaje altua duen aukera oso erakargarria da; bere eskaintza zabala, izaera modularra eta ikasketa hauek burutzeko diren erraztasunak direla eta. Gainera, euskal Lanbide Heziketa erreferente da Europa osoan.
Ezjakintasunagatik. Eta gainera, hori ere aldatzen ari da. Lanbide Heziketa ez da unibertsitatea baino hobea baina ezta okerragoa ere. Era berean, unibertsitatea ez da LH baino hobea edo okerragoa.
Trebakuntza ibilbide desberdinak dira baina baita osagarriak ere. Horrela, LHko ziklo bat ikasten has zaitezke eta, ondoren, unibertsitatera pasa. Eta gero eta gehiago dira unibertsitate gradu bat burutu ostean LHko trebakuntza ziklo bat burutzen dutenak.
Euskadin egin diren azterlan desberdinen arabera, LH ikasi duten gazteek ikasketa hauekiko gogobetetze maila oso altua azaltzen dute, unibertsitatean ikasi dutenek azaltzen dutenaren antzekoa edo altuagoa.
LHan ikasleria lanbide espezifiko batean modu gaituan lan egiteko trebatzen da. Lanbide Heziketan 140 titulazio desberdinetarako ikasketak eskaintzen dira eta hauek, era berean, 26 familia edo adarretan banatzen dira. Familia bakoitza bertan diren zikloek partekatzen duten marko teknologiko-ekonomikoa da.
Eskaintza horiek guztiak Lanbide Heziketa arautuaren eskaintza osatzen dute eta ikasketa hauek burutu eta arrakastaz amaitzen badituzu, titulu ofiziala lortuko duzu.
Lanbide Heziketa irakasten duten zentro askok arautua ez dagoen trebakuntza espezializatuko eskaintza ere izaten dute. LH arautuan ez bezala, arautua ez diren ikaskuntza hauek ez dira ofizialak eta hauek amaitzean ikasguneak berak egindako diploma edo ziurtagiria lortuko duzu.
Gainera, zentro hauek 'enplegurako formakuntza' izenarekin ezagutzen den eskaintza ere izaten dute. Hau, langabezian edo lanean egonda bere trebakuntza hobetu nahi duten langileei bideratutako ikastaroekin osatzen da.
Lanbide Heziketako ikasketak, nagusiki, bi trebakuntza mailatan banatzen dira: erdi mailako zikloak eta goi mailako zikloak. Guztiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ondorengo ikasketak dira eta erdi mailako zikloa amaitzean burututako espezialitateko Teknikari titulua lortzen duzu. Goi mailako zikloak amaitzen baduzu, burutu duzun espezialitateko Goi Teknikari titulua lortzen duzu.
Ziklo hauen guztien iraupena aukeratzen duzun titulazioaren arabera alda daiteke baina, oro har, bi ikasturtetan zehar banatutako 1.300 eta 2.000 ordu arteko iraupena izaten dute (hiru ikasturte gaueko erregimenan egiten baduzu). Ordu horietatik guztietatik 400-600 ordu inguru derrigorrezkoak diren praktikak egiten emango dituzu.
Logikoki, Lanbide Heziketako ziklo bat ikasteko trebakuntza eredu hau eskaintzen duen zentro batera jo beharko duzu.
Euskadin, badira DBH, Batxilergoa eta LHko zenbait ziklo eskaintzen dituzten zentroak.
Beste batzuk, berriz, soilik LHko ikasketak eskaintzen dituzte. Ideia bat izan dezazun, unibertsitate campus baten antzekoak dira baina unibertsitate graduak eskaini beharrean LHko zikloak eskaintzen dira. Zentro hauetan LH arautuko eskaintza anitzagoa aurkituko duzu eta baita bestelakoa ere: espezializatua, Erasmus+, Duala, jarraia, etab. Ikusi orrialde honen amaieran dauden estekak.
Bai. Lanbide Heziketako trebakuntza ziklo guztiek 'trebakuntza enpresan' izeneko derrigorrezko ikasgaia dute. Modu honetan, 400 ordu inguruko praktikak burutuko dituzu enpresa edo lan zentro batean. Ikasgai hau zikloaren amaieran burutzen da, beste ikasgai guztiak ebaluatuak izan ondoren. Modu honetan, ikasgelan lortuko ez duzun esperientzia praktikoa lortzeko aukera izango duzu. Lan egingo duzu zure trebakuntza edo prestakuntza prozesuaren barruan baina ez duzu inolako lan kontraturik izango.
Gainera, orain bada Lanbide Heziketa Duala delakoa. Hau, ikasgelako prestakuntza teorikoa eta enpresako trebakuntza praktikoa uztartzen dituen formula da. Eredu hau ez dago, oraindik ere, guztiz zabalduta eta ikastetxearen esku dago bere ikasleriaren zati bati aukera hau eskaintzea ala ez. LH Duala burutzen duten ikasleek egunero ordu batzuk eman beharko dituzte ikasgelan trebakuntza teorikoa hartzen eta beste ordu batzuk enpresan praktikak burutzen. Aurreko kasuan ez bezala, kasu honetan bada lan kontratua eta ikasleak ordainsaria jasotzen du burutzen duen lanaren truke.
Azkenik, Erasmus+ europar programari esker, baduzu enpresa praktika hauek atzerrian burutzeko aukera. Kasu honetan, ikastetxea bera da beka hauetarako plazak eskaintzen dituena eta zein ikaslek har dezaketen parte erabakitzen duena. Atzerrian praktikak egiteko interesa baduzu, egokiena zure zentroarekin harremanetan jartzea izango da.
Agian. DBHko ikasketak amaitu badituzu zuzenean sar zaitezke maila ertaineko ziklo batean, beti ere, plaza baino hautagai gehiago badira. Hautagaiak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, DBHn nota hobeak atera dituzten ikasleek izango dute lehentasuna.
Batxilergoa amaitu baduzu, goi mailako ziklo batean sar zaitezke zuzenean, baina kasu honetan, hautagaiak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, lehentasuna izango dute ziklo bakoitzera lehentasuna ematen duten batxilergoko modalitatea eta ikasgaia ikasi duten ikasleek. Oraindik ere hautagaiak eskainitako plazak baino gehiago izango balira, orduan, batxilergoan ateratako notak hartuko dira kontutan lehentasuna emateko.
Ez baduzu ez batxilergoa ez DBH amaitu, sarbide proba burutu beharko duzu.
Ez automatikoki. Lanbide Heziketak enpleagarritasun handia du Euskadin, bataz beste, % 70ekoa; hala ere, espezialitate batzuk enpleagarritasun tasa oso altua dute eta beste batzuk ez hain altua. Aurrikuspen horien berri izan beharko zenuke hasi baino lehen zikloa amaitu ostean sorpresarik ez izateko.
Era berean, zure esku dago ikasten duzun bitartean eta praktikak burutzen dituzunean gogor aritzea. Praktikak burutzen dituzun enpresan profesional ona zarela ikusten badute kontratu bat lortzeko aukera gehiago izango dituzu.
Kontuan izan euskal industrian eskaintzen diren hainbat lanpostuetarako LHko trebakuntza eskatzen dela. Gainera, epe motzera, industrian belaunaldi ordezkapena behar izango dela aurreikusten da eta, ondorioz, prestakuntza handia duten gazteek aukera handiak izango dituzte.
Goi mailako Lanbide Heziketako ziklo bat amaitu baduzu unibertsitatean sar zaitezke zuzenean, beti ere, hautagaien kopurua eskaintzen diren plaza kopurua baino handiagoa ez bada edota zure bataz besteko nota gradu horretarako eskatzen den sarbide nota baino baxuagoa ez bada. Azken kasu honetan aurkitzen bazara, selektibitateko froga espezifikora aurkez zaitezke zure nota hobetzeko.