Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Zer da?
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) bertoko 60 Gazte Elkartek baino gehiagok osatzen duten Eskubide Publikodun Erakundea da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Eusko Legebiltzarrak sortu zuen maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen bitartez.
Lantzen dituen arloak ondorengoak dira:
- Gazteon iradokizun eta aldarrikapenak babestu eta bideratzen ditu.
- Elkarrizketarako eta hausnarketarako guneak bideratzen ditu.
- Jarrera agertze eta salaketa ekintzak garatzen ditu.
- Gizarteko komunikabideekin harremanetan dago.
- Gazte ekimenen eta giza eragileen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzen ditu.
- Gazteon intereserako ikerketak eskatu eta gauzatzen ditu.
Horrekin guztiarekin lotutako gaiak aurrera eramateko, ondorengo atalak jorratzen dituzte: nazioartekoa, balioetan oinarritutako hezkuntza, bake heziketa, kultura aniztasuna, inmigrazioa, etxebizitza, astialdia, bolondresgoa, enplegua, bizi kalitatea, euskera, generoa, giza bazterketa, gazte politikak eta ingurugiroa & ekologia.
Ze helburu ditu?
EGKren oinarrizko helburuak ondorengoak dira:
- Gazteen bizi-baldintzen hobekuntzan laguntzea.
- Gazteen parte hartze soziala eta indibiduala sustatzea.
- Gazteen sozializazioan laguntzea.
- Gazteria Politika egokia indartzea.
EGK-k Gazteen parte-hartzeko gida argitaratu du. Gida honek gazteek parte-hartzeko eskura dituzten tresnak azaldu eta deskribatzen ditu, haien alde onak eta txarrak zehaztuz.
EGKren egoitzak
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitzak ditu hiru hiriburuetan:
- Gasteiz - Ramiro de Maeztu, 15 - Tel.: 945 220601
- Bilbo - Autonomia, 44 - Tel.: 94 4436143
- Donostia - Andia, 11 - Tel.: 943 429767
Porta elektronikoa: egk@egk.org