Bidaia asegurua doan Gazte-txartelaren titularrentzako
Gazte-txartelaren erabiltzaile guztiek doako bidaia-aseguruaz goza dezakete; horretarako, Gazte-txartela aktibatu besterik ez duzu egin behar.
Eremu geografikoa eta estaltzen dituenak
Mundu osorako balio du, ohiko etxebizitzatik 30 kilometrotik aurrera eta gehienez 92 eguneko bidaietan.
- Poliza euskaraz eta ingelesez. Indarrean 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, berriztagarria.
Gazte-txartelaren titularrentzako berariazko asistentzia telefonoak
Aseguru honen bermeetan sartzen diren zerbitzuak jaso ahal izateko, ezinbestekoa da aseguratuak horiek jaso nahi dituela adieraztea; horretarako, honako telefono honetara deitu behar du zerbait gertatzen zaion unean bertan (hartzaileak ordaintzeko deia egin dezake. 24 orduz etenik gabeko zerbitzua):
Asistentzia eskatzeko beharrezkoak diren datuak
- Aseguratuaren izena.
- Aseguratua dagoen lekua eta telefonoa.
- Daukan arazoaren deskribapena.
- Poliza zenbakia: 173296
Aseguratuak: Gazte-txartela /Carné Joven txartelaren titularrak.
Aseguruari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoko helbide honetan: gaztetxartela@euskadi.eus