Artikuluak

Argazki eta idazlan sarituak

Argazki eta idazlan sarituak

Argazki eta idazlan sarituak

egilea: Gazteaukera, 

Badakigu jada nortzuk diren Udako argazkia 2008 eta Auzolandegietako argazki eta idazlan lehiaketetako irabazleak. Auzolandegietako lehiaketari dagokionez, Irati Lafraguaren "Agricultores" argazkia eta Aintzane Agirianoren "Takk fyrir, Siglufjördur" eta Eva de Miguelen "Cruzando fronteras" idazlanak izan dira saridunak. Bestalde, Udako argazkia 2008 lehiaketa Mireia Lizarraldek irabazi du "Barraskiloen antzera" argazkiarekin. Bigarren saria Rakel Salazarrentzat izan da "Un paseo en camello" argazkiagatik eta, hirugarrena, Amaia del Riorentzat "Florencia" argazkiagatik.

Parte hartu duten argazki eta idazlan guztiak Gazteaukeran aurki ditzakezu, eta sarituak izan direnak hemen azpian dituzu:

Auzolandegietako argazki lehiaketako irabazlea

Udako argazkia 2008 - 2. saria Udako argazkia 2008 - 3. saria

  • Euskaraz idatzitako idazlan onena: Aintzane Agiriano - Siglufjördurko (Islandia) auzolandegiko idazlana.

Takk fyrir, Siglufjördur

Azken bi asteetan Islandiako iparraldean dagoen Siglufjördur herrixkan auzolanean aritu gara zortzi herrialdetako hamahiru lagun. Sisik, udaleko langileak, azken gauean afari tradizional islandiar batera gonbidatu gaitu. Menua: erremolatxa birrindua, ganba eta arraultza egosizko entsalada, eta keeztutako arkumea bexamela eta patata egosiekin; amaitzeko Islandiako skyr famatua (yogurta) postre moduan. Bapo afaldu eta mahaiaren bueltan kontu kontari gaude azken bi asteetako bizipenei errepasoa emanez.

Auzolandegiak iraun duen bitartean, uda garaian itsasoan lanean ari den herriko arrantzale batek utzitako etxean hartu dugu aterbe. Ia gaueko hamaikak izanagatik argitasuna nabari da kanpoaldean eta egongelako leiho handietatik begiratuz herriaren edertasuna izugarria da. Fiordo baten amaieran dago kokatua eta negu luzearen adierazle diren elur geruzak oraindik agerian daude mendietan. Kaian geldi daude itsasontziak, goizaldean aterako dira herriko arrantzaleak eta arratsalde erdi inguruan itzuliko dira. Atzean geratu da XVIII. mendean bizitako arenke arrainaren oparoaldia, baina oraindik ere arrantza da ekonomiaren sostengu nagusia. Fiordoaren beste aldeko mendi magalari so geratu natzaio, urrunetik ez dago bertan landatu ditugun ehundaka pago eta pinu zuhaisken arrastorik; urteak beharko dira landare horiek indarra hartzeko eta Islandian hain urri diren baso bihurtzeko. Itsas bazterretik lehenengo eta mendian gora gero bideska bat doa mendi leporaino eta bertatik itsaso artikoaren urdintasuna paregabea da. Duela pare bat egun Ibilbide hori makila hori eta grisez markatu genuen herriko mendizale batekin. Elizako kanpaiek hamaikak direla jakinarazi digute eta ezkil soinuarekin batera herriko plazara begiratu dut, gaur ez da inor ageri kalean. Azken bi aste bukaeretan folk jaialdi bat eta neskatoen futbol txapelketa bat antolatu dira herrian eta 1500 biztanleko herrixkak milaka bisitari hartu ditu. Ospakizunetarako inguruak atontzea izan da gure lana berdeguneetan belarra moztu eta bilduz, lore koloretsuak landatuz.

Mahaitik altxatu eta Sisiri afaria eskertu diogu "takk fyrir" esanez. Eskerrik asko berari eta baita Siglufjördur herriari ere, egonaldi honetatik guztiok esperientzia aberasgarri bat bizita baikoaz.

  • Gazteleraz idatzitako idazlan onena: Eva de Miguel - Leersumgo (Herbehereak) auzolandegiko idazlana.

CRUZANDO FRONTERAS

Después de mi participación en muchos campos de trabajo pensaba que esta sería una experiencia más. Sin embargo ha supuesto una vivencia única. Cuando llegué el 9 de agosto a Leersum, un pequeño pueblo ubicado en la provincia de Utrecht (Holanda), y atravesado por un inmenso y frondoso bosque, comencé una aventura que recordaré siempre.

A nuestra llegada niños y jóvenes de diferentes nacionalidades nos sonríen y dan la bienvenida, llegamos 12 voluntarios/as de todas partes del mundo: África, Corea del Sur, America del Sur, Italia, Holanda, Turquía, Serbia e Inglaterra. Unidos por un objetivo común durante dos semanas, somos una familia más en aquel maravilloso lugar, un festival de culturas, lenguas, colores y ritmos. Nuestro compromiso consiste en dinamizar el tiempo libre de todos los niños y jóvenes refugiados del lugar, a través de un sin fin de actividades lúdicas. Durante estos días se establecen intercambios continuos: abrazos, vivencias, costumbres, sabores, idiomas, risas, historias.

En el AZC (Centro para personas refugiadas) de Leersum es posible escuchar lejanas y exóticas lenguas, ya que las familias que residen allí provienen de los más diversos orígenes geográficos. Es una experiencia única convivir con personas que se encuentran alejadas de sus países porque tuvieron que abandonar su hogar por distintos motivos: guerras, catástrofes, represiones. Cada familia alumbra una historia particular, en muchas ocasiones de desarraigo y lucha por sobrevivir. La convivencia entre unos y otros es buena, una lección para todos/as.

En este pequeño poblado puedes sentir las sonrisas y paz de todo aquel con el que te encuentras, es un lugar dónde se recupera la dimensión del sujeto humano y se fortalecen los lazos por la defensa de los Derechos Humanos.