Artikuluak

"Ezagutu Ceuta" auzolandegia 2019

"Ezagutu Ceuta" auzolandegia 2019

"Ezagutu Ceuta" auzolandegia 2019

egilea: Gazteaukera, 

Kaixo guztioi! Nire izena Patricia Siles da, 23 urte ditut eta Santurtzikoa naiz (Bizkaia). Abuztu honetan "Conoce Ceuta" auzolandegian 12 egunez parte hartzeko aukera izan nuen, eta zuekin nire esperientzia partekatu nahiko nuke.

Birritan gizarte-auzolandegi batean eta beste arkeologiko batean parte hartu ondoren, aurten Ceuta hiri autonomoan erabat desberdina den bat egitea erabaki nuen. Hiri honetako estereotipoak ezabatzea eta bertako errealitatea transmititzea izan dira auzolandegiaren helburuak.

Horretarako, autonomia-erkidego desberdinetako 27 pertsonarekin eta ceutar gazte talde batekin, hainbat jarduera egin genituen eta esperientzia berriak partekatu genituen.

Egunak aurrera joan ahala, leku horretaz transmititzen den errealitate faltsuaz ohartzen joan ginen. Aurkitu genuen klima ezin hobeko hiria, 4 kulturen arteko bizikidetza handia (kristaua, musulmana, hebrearra eta hindua), jarduera kultural eta ludikoen eskaintza zabala eta jende atsegina eta abegikorra.

Gaueko Kayak eta padel surfa Erriberako hondartzan gozatzeko aukera izan genuen, Desnarigado itsasontzian ibilaldia edo mendi-ibilaldia Hacho mendian zehar. Gida batekin batera,  lau erlijioetako tenplu ezberdinak bisitatu genituen, Errege Harresiak edo Kalifa-Atea, besteak beste. Denbora ere izan genuen Mediterraneoko Itsas Parkean erlaxatzeko egun bat pasatzeko edo Ceutak eskaintzen duen gastronomia tipikoaz eta gaueko aisialdiaz gozatzeko. Horrez gain, inguruko herrialdetik gertu dagoenez, egun bateko txango ezberdinak egin daitezke Marokora, Chefchaouen herri ederrera esaterako.

Ikusten duzuenez, Ceuta aukera bat merezi duen hiria da, eta animatzen zaituztet bloga, bideoa edo Instagrameko kontua bisitatzera, parte-hartzaile guztion artean leku zoragarri honek eskaintzen duen guztiari irudia eta kolorea jartzeko egin baikenituen.

[gallery columns="2" size="large" link="file" ids="14103,14102,14105,14101"]