Artikuluak

TICKETBAI: Fakturazio-sistema berria

TICKETBAI

egilea: Gazteaukera, 

TicketBAI-ren inguruan zerbait entzun duzu? Antzeko proiektuak abiarazi dituzten gure inguruko beste herrialde batzuen esperientzian oinarrituta dago.

Zer da?

TicketBAI hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da, zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu. Beraz, edozein jarduera ekonomiko egiten duen pertsona fisiko eta juridiko orok fakturazio-software bat erabili beharko dute.

Horrela, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte. 

Zeintzuk dira ezaugarri nagusiak?

  • Bi helburu nagusi ditu: Zergapekoei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntzea eta zerga-iruzurra prebenitzeko eginkizuna betetzea.
  • Jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko eta nortasun juridikorik gabeko erakunde guztiei eragiten die.
  • Fakturak kateatzen ditu, eta elektronikoki ere sinatzen dira.
  • Fakturak ondo kudeatzen dira eta ez dago arriskurik galdu edo ezabatzeko. Ezingo dira manipulatu, alegia.
  • Benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna ziurtatzen ditu.
  • Ezaugarri gehiago.

Softwarearen erregistroa

Erregistro publiko komun bat dagoela antzeman daiteke, baina, foru-erakunde bakoitzaren berezko araudi edo xedapenen bidez dago eratuta, eta, lurralde-berezitasun batzuk ditu; hots, lurralde bakoitzak bere foru-ogasunaren bitartek kudeatuko du, nahiz eta denak interkonektatuta egon.