Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2026

Eskabidea on line egin beharko da eta identifikazio elektronikoko bitartekoa beharko da (BakQ, adibidez). Epea abenduaren 24an irekiko da.

IZENA EMAN

Honako datuak adierazi beharko dira:

  • nortasun-datuak
  • pasaportearen zenbakia eta iraungitze-data
  • prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak
  • lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak.

ADI! Momentuz ez duzu dokumenturik igo behar; aurrehautatua bazara bakarrik igo beharko dituzu.

Izena emateko epea

Izena emateko epea abenduaren 24an hasi eta otsailaren 23an bukatuko da.

Izena emateko eskabidea online bete behar duzu, eta, horretarako, identifikazio elektronikoko bitarteko bat behar duzu, BakQ,  adibidez.

Honako datu hauek adierazi behar dituzu:

  • Nortasun-datuak.
  • Prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzko datuak.
  • Lan-arloari eta boluntariotzari buruzko datuak.

Aurrehautatutako pertsonak

Programan jarraitzeko ezinbestekoa da martxoaren 13an, 14an eta 15ean Barriako Aterpetxera joatea.

Aurrehautatuak izan diren pertsonek Barriara joango direla konfirmatu behar dute martxoaren 10a baino lehen. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen autobusetan edo autoz joango diren eta dieta berezirik duten adierazi beharko dute (argibideak).

GARRANTZITSUA: Barriara joan aurretik, aurrehautatutako pertsonek izen-emate eskabidean adierazitako prestakuntza eta eskarmentua frogatzen duten tituluak eta agiriak igo behar dituzte Nire Karpetara.

Horrez gain, honako dokumentazio hau eraman beharko dute Barriako Aterpetxera:

  • Eskabide-orrian adierazitako prestakuntza eta eskarmentua frogatzen duten tituluak eta ziurtagiriak (kopiak).
  • Karnet tamainako bi argazki.

Hautatutako pertsonak

Programan jarraitzeko ezinbestekoa da martxoaren 21ean eta 22an Barriako Aterpetxera joatea.

Hautatutako pertsonak Barriara joango direla konfirmatu behar dute. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen autobusetan edo autoz joango diren eta dieta berezirik duten adierazi beharko dute.

2026ko ebaluazio topaketa

Topaketa Barriako Aterpetxean izango da urriak 24 eta 25. Jardunaldi horietan, parte-hartzaileek aukera izango dute euren bizipenak eta esperientziak partekatzeko, ikaskuntzak trukatzeko eta elkarrekin bizitako prozesuari buruz hausnartzeko.

Topagune horrek aukera emango du esperientziaren eragina baloratzeko, lortutako erronkak eta lorpenak bateratzeko, eta proposamenak eta ekarpenak jasotzeko, hurrengo edizioetan programa hobetzen jarraitzeko.

Parte-hartzaileek Barriara joango direla konfirmatu behar dute. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen autobusetan edo autoz joango diren eta dieta berezirik duten adierazi beharko dute.

Barriara joan