Gazte-txartelak Barakaldoko UGP-PIN parkera gonbidatzen zaitu!
Ekitaldiaren deskribapena
Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu 2026ko abenduaren 12tik 2027ko urtarrilaren 5ra, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan ospatuko den Umeen Gabonetako Parkerako (UGP-PIN).
Gainera, zure Gazte-txartelarekin € 1eko beherapena izango duzu Gabonetako parkerako sarrera erostean.
Kontsultatu UGP-PIN parkeari buruzko informazio guztia.
Zer zozketatuko dugu?
5 sarrera bikoitz Umeen Gabonetako Parkerako (UGP-PIN).
Parte hartzeko modua
Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: abenduaren 7a)
Irabazleei nola abisatu
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Irabazleek 2 sarrera jasoko dituzte emailean, txarteldegitik igaro gabe parkera zuzenean sartzeko balio dutenak.
Eta gogoan izan: zorterik izan ez baduzu, zure Gazte-txartelarekin € 1eko beherapena izango duzu UGP-PIN parkerako sarrerak erostean.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)

Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
