Lehiaketak eta zozketak

Gazte-txartelak La Perla Centro Talaso-Sport-eko egonaldiaz gozatzera gonbidatzen zaitu!

La Perla

Gazte-txartelak La Perla Citrus Experience izeneko 6 esperientzia zozketatzen ditu La Perla Centro Talaso-Sporten, Natura Bissék La Perlarentzat bereziki sortutako ordu 1 eta 30 minutuko aurpegi- eta gorputz-erritual esklusiboa, propietate sendotzaile eta antioxidatzaileekin eta zitriko-usainarekin. Plan ezin hobea Kontxako badiaren aurrean deskonektatzeko, erlaxatzeko eta ongizateaz gozatzeko.

Zaintzea, erlaxatzea eta une paregabeak bizitzea gustatzen bazaizu... prestatu esperientzia ahaztezin baterako!

Zer zozketatuko dugu?

La Perla Citrus Experience 6 esperientzia, La Perla Centro Talaso-Sport zentroan.

Parte hartzeko modua

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: abenduaren 9a)

Irabazleei jakinaraztea

Zozketaren amaiera-data igaro eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Irabazleek posta elektronikoz jasoko dituzte La Perlako esperientzia trukatzeko kodeak, gaztetxartela@gmail.com helbidetik.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)