Gazte-txartelak zinera gonbidatzen zaitugu!
Ekitaldiaren deskribapena

Parte hartu zozketan eta ekainean Kresala Zineklubak programatutako pelikularako sarrerak irabazi ditzakezu!
Donostiako Kresala Zineklubak 50 urte daramatza zine komertzialetik haratagoko zine saioak antolatzen. Saioak jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte eta amaieran solasaldi bat izaten da nahi duenarentzat.
Jarraitu Kresala Zineklubak antolatutako ikuskizunen inguruko berri guztiak Facebook eta Instagram-en.
Zer zozketatuko dugu?
Sarrera bikoitz bat ondorengo zinema saiorako:
- Next Sohee – 2023/11/21 – Trueba zinemak. Hego Korea. 135 min. Zuz: July Jung
Parte hartzeko modua
Bete formulario zure datuekin (azken eguna: azaroak 15)
Irabazleei jakinaraztea
Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Trueba zinemetako leihatilan, emanaldiaren egun berean.
Baldintzak
Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.
Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin Euro 1eko beherapena duzula zure sarrera erostean.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -