Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2020 programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak

 baldintzak
Argazkiaren egilea:
Amaia Moran Martínez
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • 1990. eta 1998. artean jaio izana –bi urteok barne–.
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
  • Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delitugileei buruzkorik ez baita jasotzen.
  • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenik ere, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
  • Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala dagokionean, horiek ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du. Halaber, jasotako diru-laguntza bere diru-sarreren artean berriz sartu ez izana, itzultze-prozedura bat bukatutakoan, berriz ez sartzeko agintzen duen ebazpen bat eman bada, ezingo da diru-laguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu.
  • Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintzak bete behar ditu.