Izena ematea Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan
Eskabidea on line egin beharko da eta identifikazio elektronikoko bitartekoa beharko da (BakQ, adibidez).
Honako datuak adierazi beharko dira:
- nortasun-datuak
- prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak
- lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak.
Aurrehautatuak izan diren pertsonak
Zerrendak:
Aurrehautatuak izan diren pertsonek Barriara joango direla konfirmatu behar dute. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen autobusetan joango diren esan eta dieta berezirik duten esan beharko da argibideak
Barriara joatea ezinbestekoa da prozesuan jarraitzeko (martxoaren 11n, 12an eta 13an).
Aurrehautatuak izan diren pertsonek ondorengo dokumentazioa eraman beharko dute Barriara:
- Izena emateko eskabidean aitortutako prestakuntza eta esperientzia frogatzen duten titulazio eta ziurtagiriak (kopiak).
- Karnet tamainako bi argazki.
GARRANTZITSUA: aurrehautatuak izan diren pertsonek, inskripzio eskaeran adierazitako prestakuntza eta esperientzia egiaztatzeko beharrezkoak diren titulazioak eta agiriak igo beharko dituzte Nire Karpetara.
Hautatuak izan diren pertsonak
Zerrendak:
Hautatuak izan diren pertsonek Barriara joango direla konfirmatu behar dute. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen autobusetan joango diren esan eta dieta berezirik duten esan beharko da (argibideak).
Barriara joatea ezinbestekoa da programan jarraitzeko (martxoaren 26an eta 27an).