Informazio orokorra

Oharra: baldintza orokorrak aldatu egin daitezke osasun-egoeraren arabera.

Parte-hartzaile

kopurua: 100 gazte, gehienez jota.

Helburua

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Esperientziaren iraupena 

hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.

Gazteen profilak

Zerrenda hau ez da zehatza, GKEEk aurkezten dituzten proiektueen arabera izango dira: Hezkuntza/ Hezkuntza berezia / Pedagogia – Gizarte-lana/ Gizarte-hezkuntza – Psikologia – Berdintasuna – Begiraleak – Aisialdia – Informatika – Ekonomia/ Kontabilitatea – Medikuntza / Erizaintza / Erizaintzako zaintza osagarriak – Farmazia – Ingeniaritza/ Arkitektura – Agronomia – Tornu/mekanika – Elektrizitatea – Zurgintza – Iturgintza – Nutrizioa / Sukaldaritza

Antolatzaileak

  • Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritza.
  • eLankidetza.

Laguntzaileak

Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoak.

Eusko Jaurlaritzaren kontura

  • Jarduera egin beharreko herrialdeko GKErekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).
  • Bisa
  • Erantzunkizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.

Deialdia