Zure Gazte-txartelarekin Euskadiko, Estatuko eta Europako museoez gozatu ahal izango duzu, gutxiago ordainduz!

Euskadin:

Berriro euren ateak irikitzen dituzten honetan, zure Gazte-txartelarekin abantailak lor ditzakezu Euskadiko museo garrantzitsuenen sarreretan:

Araba

  • Alava Medieval  (Gasteiz) – 2x1 Aguraingo hiribildu historikoa eta Gazeo, Alaitza, Añua eta Arbuloko horma-pinturak ezagutzeko eskaintzen diren bisita gidatuetan (Gazte-txartela pack-a).
  • Añanako Gatz Harana  (Añana) – %10eko beherapena Añanako Gatz Haranaren "Errealitate Birtuala" jardueran (Gazte-txartela pack-a).
  • Artium museoa  (Gasteiz) – %50eko beherapena erakusketetarako sarreran (Gazte-txartela pack-a).
  • Artziniega museoa  (Artziniega) – %25eko beherapena zure sarreran (Gazte-txartela pack-a).
  • Santxotena  (Artziniega) – %25eko beherapena Santxotena Parke-Museorako eta Santxotena Tailer-Museorako sarreretan (Gazte-txartela pack-a).
  • Santa Catalina lorategi botanikoa  (Iruña Oka) – %10eko beherapena bisita gidatuetan.
  • Santa Maria Katedrala  (Gasteiz) – %10eko beherapena Santa Maria Katedralaren fundazioak antolatzen dituen bisita ezberdinetan (Gazte-txartela pack-a).

Bizkaia

  • Arkeologi Museoa (Bilbo) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a).
  • Arrantzaleen Museoa  (Bermeo) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a).
  • Arrolako Oppidum-a, Foruako aztarna erromatarrak, Ereñozar Gaztelua  (Forua) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a).
  • Arte Ederren Museoa  (Bilbo) – 4x2 eskaintza zure sarreretan.
  • Bakearen Museoa  (Gernika-Lumo) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a).
  • Berreginen Museoa  (Bilbo) – 2x1 eskaintza zure sarreran (Gazte-txartela pack-a).
  • El Pobal Burdinola (Muskiz) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a).
  • Euskal Herria Museoa  (Gernika-Lumo) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a).
  • Euskal Museoa  (Bilbo) – 2x1 eskaintza zure sarreran (Gazte-txartela pack-a).
  • Guggenheim Museoa (Bilbo) – 26 urte arte, une bakoitzean indarrean dagoen ikasle-tarifa aplikatuko da Gazte-txartelarekin.
  • Itsasmuseum  (Bilbo) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a)
  • La Encartada Fabrika-Museoa  (Balmaseda) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a)
  • Leykatur  (Karrantza Harana) – % 20ko beherapena zuretzat eta lagun batentzat, Biañez-ko eliza zaharrera edota Karrantzako Concha Auzora bisita gidatuak egiteko banakako tarifa orokorrean (Gazte-txartela pack-a)
  • Muñatones Gaztelua  (Muskiz) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a)
  • Pozalagua Haitzuloak (Karrantza Harana) – Salneurri murriztua zure sarreran (Gazte-txartela pack-a)
  • Santimamiñe Koba (Kortezubi) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a)
  • Txakolingunea  (Bakio) – 2x1 zure sarreran. Sarrera honek beherapena izango du (Gazte-txartela pack-a)

Gipuzkoa

Estatuan:

Zure Gazte-txartelarekin, Kultura eta Kirol Ministerioaren mende dauden Museotarako sarrerak dohainik izango dituzu. Kontsulta ezazu museo hauen informazioa ondorengo webgunean: http://www.culturaydeporte.gob.es/cultura/museos/presentacion/nuestros-museos.html

Beste Autonomia Erkidegoetako Gazte-txartelaren Programekin akordioak dituzten museoetan deskontu interesgarriak lortu ahal izango dituzu, kontsulta itzazu:

Andaluzia, Aragoi , Asturias , Balear Uharteak  , Kanariak , Kantabria , Gaztela-Mantxa , Gaztela-Leon , Katalunia , Valencia, Extremadura, Galizia , Errioxa, Madril , Nafarroa , Murtzia .  

Europan:

Europan barrena ibiliko bazara eta zure ibilbidean aurkitzen dituzun museoetan geldialditxo bat egin nahi baduzu, ez da beharrezkoa beste txartel bat ateratzea, zure Gazte-txartelarekin Europa osoan dauden museo askoren sarreran deskontua lortu ahal izango duzu; begirada bat eman zerrendari!

Azken aldaketako data: