Gazte-txartelak "RetroClásica" azokara gonbidatzen zaitu!
Ekitaldiaren deskribapena
Gerturatu zaitez azaroaren 13tik 15era Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan ospatuko den RetroClásica Bilbao azokara!
Garaiko eta bildumetako auto eta motozikleta klasikoak ikusi nahi dituzu? Parte hartu zozketan eta zozketatzen ditugun 5 sarrera bikoitzetako bat irabazi dezakezu.
Zorterik ez baduzu, gogoratu Gazte-txartelarekin 1 €-ko beherapena izango duzula sarrera erostean.
Zer zozketatuko dugu?
5 sarrera bikoitz RetroClásica azokarako.
Parte hartzeko modua
Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: azaroaren 10a)
Irabazleei jakinaraztea
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren posta elektronikoz.
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz, edo BECeko harreran, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, azoka egin aurretik; edo BECeko leihatiletan, azoka egiten den egunetan.
Baldintzak
Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)

Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -