Argitalpen-data: 2016/04/28

Dantza praktikatzen duten Euskadiko gazteen ehunekoak gora egin du

Apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna

Dantzaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskadiko gazteak 2016 azterlaneko datu batzuk aurreratuko ditu Gazteen Euskal Behatokiak, dantza edo balletaren praktikari buruzkoak, hain zuzen ere. EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 laguneko laginariaurtengo otsailean eta martxoan egindako inkesta batean oinarritzen da azterlana.

Inkestako datuen arabera, gazteen % 11,6k diote azken urtean dantza edo balleta amateur mailan praktikatu dutela. Ehuneko horrek EAEko biztanleria osoarena ia bikoizten du (% 4,7koa da biztanleria osoan, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirolen Ministerioak, 2014-2015ko 'Kultura-ohiturei eta praktikei buruzko inkesta'n argitaratutako datuen arabera).

Dantza edo balleta egiten duten gazteen ehunekoak goranzko joera du azken urteotan, 2007an % 6,9 baitziren eta 2012an % 8,6 izatera pasatu ziren eta 2016an % 11,6ra izatera. EAEko biztanleria osoan ere joera berdina hautematen da, nahiz eta hain nabarmena ez izan.

Emakume gazteek ohikoagoa dute dantza edo balleta amateur mailan praktikatzea, gizon gazteek baino (% 17,8 eta % 5,7, hurrenez hurren). Era berean, dantza egitea ohikoagoa da 20 urtetik beherako gazteen artean (% 13), nahiz eta adin horretatik gorakoen artean ere asko zabaldu den azken urteotan.

Sexuaren araberako bilakaera aztertuz gero, igoera orokorra izan dela ikus daiteke, bai gizon gazteen artean, baita emakume gazteen artean ere.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!