Jardunaldiak eta kongresuak

Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana egitearen esparruan Gazteen Euskal Behatokian egindako lan tailerra, WOKAren ondorioak

2017ko urriaren 10ean WOKA bat egin zen Gazteen Euskal Beahtokian euskal gazteekin, Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana egitearen esparruan. Eskerrak ematen dizkizuegu hausnarketa honetan parte hartu eta engaiatzeagatik. Haren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko gazterian identifikatutako erronkei erantzutea da.

Erronkak eta proposatutako ekimenak:

  • Enpleguko erronkak: lan-kolokatasuna, lan-orientabide goiztiarra, enpleguko programak gehiago sustatzea, ekintzailetza
  • Etxebizitzako erronkak: etxebizitza eskuratzea erraztea
  • Hezkuntzako erronkak: gelatik kanpoko hezkuntza
  • Osasuneko erronkak: gazteen ongizate emozionala erraztea
  • Kontsumo, mugikortasun eta parte hartzeko erronkak: gazte kontsumistak, mugikortasun jasangarriko zerbitzuak zabaltzea, gizartean parte-hartzea
  • Kultura, aisia eta kiroletako erronkak: kultura ohitura berrietara egokitzea, aisia osasungarria sustatzea, kirolari laguntzea

Saioaren laburpena eransten dizuegu, hausnarketaren xehetasunarekin eta proposatutako ekimen nagusiekin.

GazteBizHitza: gazteentzako etxebizitza, lana eta ikasketei buruzko on-line orientazioa

Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza. Areto nagusia. Gran Vía, 85. 2015eko azaroaren 23an

Ponentziak:

  • Alfredo Oliva Delgado Psikologian doktorea eta Sevillako Unibertsitateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakasle titularraren hitzaldia
  • Zuriñe Madrid, GazteBizHitzako orientazio eta aholkularitza zerbitzuaz arduratzen denaren aurkezpena

Nazioarteko mintegia: Gazteak eta bake kultura

Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzak, UNESCO Etxearen koordinazioarekin, "Gazteak eta bake kultura" nazioarteko mintegia antolatu du 2011ko irailaren 22an, Euskalduna Jauregian, Bilbon.

Helburuak:

  • Gazteria eta bake-kulturaren arloan nazioarteko erakundeek egindako gomendioak euskal eremura hurbildu, gazteria eta bake-kulturaren gaian nazioarteko ikuspegi globalak eta ohitura onak ahaztu gabe;
  • Gazteen artean bake-kultura eta giza eskubideak sustatzeko estrategia egokienei eta eraginkorrenei buruzko hausnarketa bultzatu;
  • Nazioarteko erakundeak eta adituak, Euskal Herrian, gazteak eta bake-kulturaren gainean egiten ari diren esperientzia berritzaileak ikusteko moduan jarri.

Orri informatiboa

Gazte-politiken erronkak Europar Batasunaren baitan: globaltasunetik tokikotasunera Orain Gazte logotipoa

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 2 Sailak jadunaldi hau antolatu dute Gazte-politiken erronkak Europar Batasunaren baitan: globaltasunetik tokikotasunera. Jardunaldia 2010eko martxoaren 25ean gauzatuko da BEC-Bilbao Exhibition Centren.

Gazte-politikak une erabakigarria bizi du Euskadin: Gazteriaren Euskal Legeak eta III. Gazte Planak —une honetan lantze-prozesuan dauden egitasmo hauek— gure gazte-politika integrala bideratuko dute datozen urteotan.

Jardunaldi hau gazteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dihardutenentzat eta politika publikoetan eta administrazioaren zerbitzuetan maila globalean nahiz tokian-tokian azaleratzen ari diren egungo erronkei aurre egiteko garaian inspirazio-iturri izatea espero dugu.

GARAI BERRIAK-INFORMAZIO BERRIAK

Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Estatuko XIII. Topaketak gauzatu ziren Mollinako (Malaga) Gazteriaren Zentro Eurolatinoamerikarrean (CEULAJ). EGIZ-Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzuak ere parte hartu zuen bi esperientziarekin, honako modalitate hauetan:

GAZTE INFORMAZIOKO TOPAKETA 2008

Gazte Informazio topaketa 2008

Lantaldeen ONDORIOAK:

  1. taldea: Kalitatea eta informazioa
  2. taldea: GIZen funtzioak herri txikietan
  3. taldea: Erabiltzaileen sailkapena

2008ko otsailaren 27 eta 28 bitartean Hondarribian Gazte Informazioa sarearen topaketa burutu da. Helburu orokorren artean Euskadiko gazteen informazio-beharrak asetze aldera, Sarea etengabe hobetzea izan da. Bestetik Gazte Informazioko teknikariei gune bat eskaintzea, non elkartu, hausnarketa egin eta analisiak gauzatu ahal izan diren.

GAZTEEI ETA GATAZKARI BURUZKO NAZIOARTEKO KONFERENTZIAContested spaces

2007ko urriaren 18a eta 20a bitartean Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa, Euskadi) Gazteei eta Gatazkari buruzko Nazioarteko Konferentzia burutu da, Public Achievement erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatuta, eta Baketik Arantzazuko Bake Zentroaren lankidetzarekin.

Gazteak eta InformazioaGAZTEAK ETA INFORMAZIOA

Hitzaldiak

Kultura sailak antolatu dituen "Gazteak eta informazioa" topaketak, otsailaren 14, 15 eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian, helburutzat izan du informazioaren, teknologien eta parte-hartzearen esparrutik, joeren eta jardunbide egokien inguruan gogoeta egitea, Euskadiko gazteen informazio- eta dokumentazio- sarean berrikuntzak egiteko eta kalitatezko zerbitzuak garatzeko.

Azken aldaketako data: