Euskadiko 10.000 gaztek baino gehiagok parte hartzen dute Behatokiaren ikerketetan, gure inkestei erantzunez.
15 eta 34 urte artean badituzu, zuk ere GaztePanelean parte har dezakezu.
EMAN IZENA GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIAREN GAZTEPANELEAN!
Urtean zehar 4 inkesta inguru bete behar izango dituzu. Inkestetarako estekak posta elektroniko edo WhatsApp bidez bidaliko dizkizugu.
Inkesta bakoitzean oparien zozketak egingo dira erantzuten duten pertsonen artean.
GALDERAK ETA ERANTZUNAK
Zer da Gazteen Euskal Behatokia?
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta EmantzipazioZuzendaritzaren zerbitzu bat da, gazteen errealitateaeta beharrak ezagutzeko ikerketak egiten dituena.Gazteen parte-hartzea funtsezkoa da gazte-politikakbideratzeko informazioa izateko.
Zer da panel bat?
Biztanleria baten (kasu honetan, gazteen) ordezkari/adierazgarri diren pertsona-talde bat da, informazioa aldizka ematen duena.
Nork osatzen du GaztePanela?
Euskadiko Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko pertsonek.
Zertara behartzen nau GaztePaneleko kide izateak?
Inkesta batzuk erantzun behar izango dituzu (online edo telefonoz). Kasu batzuetan, elkarrizketetan edo eztabaida-taldeetan parte hartzeko eskatuko dizugu, baina panelean egoteak ez zaitu horietan parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da.
Zenbat inkesta egin beharko ditut?
Urtebetean 4 inkesta inguru baino ez dira egingo. Telefonoz deituko dizugu edo mezu bat iritsiko zaizu posta elektronikoz edo WhatsApp bidez inkestaren berri emateko. Mezu horretan inkestan sartzeko esteka izango duzu.
Zer lortzen dut?
Urtean zehar oparien zozketak egingo dira inkestei erantzuten dieten pertsonen artean. Gainera, eztabaida-taldeetara joaten bazara edo banakako elkarrizketa bat egiten baduzu, ordainsaria jasoko duzu kasu guztietan.
Zenbat denbora egon behar dut GaztePanelean?
Parte hartzea borondatezkoa denez, edozein unetan eman ahal izango duzu baja, hala nahi izanez gero.
Bai GaztePanela osatzen duten pertsonen basea, bai inkesten emaitzak, indarrean dagoen Datuak Babesteko Legea errespetatuz tratatzen dira.
Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Gazteen Euskal Behatokiaren "GaztePanel" panelaren kudeaketa. (ID 1647) |
|
Arduraduna | Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila, Eusko Jaurlaritza. |
Helburua | Gaztepanel tresna erabiltzea 15 eta 34 urte bitarteko gazteen errealitateari buruzko informazioa lortzeko, hainbat bitarteko erabilita, inkestak eginez, banakako elkarrizketak eginez edo eztabaida-taldeetan borondatez parte hartuz eta estatistika-eragiketak eginez. Horrez gain, baimen bidez, parte-hartzea sustatzeko zozketak eta bestelako haborokinak egitea. |
Legitimazioa |
Interesdunaren adostasuna eta tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. |
Hartzaileak | Ez da daturik lagatzen |
Eskubideak |
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere: https://www.euskadi.eus/datu-babesaren-gaineko-eskubideak-egikaritu/web01-tramite/eu/ |
Informazio osagarria |
Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/164700-capa2-eu.shtml |
Araudia |
|
PARTE HARTU
Zalantzarik baduzu idatzi gaztebehatokia@euskadi.eus helbidera.