Haur, Nerabe eta Gazteen Euskal Behatokiaren aurkezpena

Zer da:

Gazteria zertan den eta zein bide daraman, horixe momentu oro eta orokorrean jakiteko balio du. Tresna bat da beraz, administrazioek gazteria dela-eta egiten dituzten ekintzek zein eragin duten balioesteko aukera emango diguna.

AGINDUA, 1999ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Gazteen Euskal Behatokia sortu eta horren eginkizunak zehazteko.

EBAZPENA, azaroaren 19koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Haur, Nerabe eta Familien zuzendariaren eta Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariaren arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa, Gazteen Behatokiak egin ditzan Haurren eta Nerabeen Behatokiaren zenbait eginkizun.

HARREMANETARAKO:

Uriortu, 11 behea, 48007 Bilbao. Tel: 94 403 16 45, gaztebehatokia@euskadi.eus.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00.

Gazteen Euskal Behatokia

Helburu nagusiak:

  • Azterketak, ikerketak eta adituen bilerak egitea, lantalde posibleak barne.
  • Haur, nerabe eta gazteen egoerari buruzko informazioa zabaltzea eta txostenak argitaratzea aldian-aldian.
  • Administrazioen, ikertzaileen eta sektoreko profesionalen arteko informazio-trukea erraztea.
  • Erakunde eta organismoei gai horiei buruzko aholkuak ematea.
  • Dokumentu-funts espezializatu bat sortzea eta mantentzea.

Ematen dituen zerbitzuak:

Norentzat:

  • Eusko Jaurlaritzako, aldundietako eta udaletako arduradun politiko eta teknikoak.
  • Haurren, nerabeen eta gazteen arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak.