Gazteen Euskal Behatokiko Dokumentazio Zentroaren inguruko informazio orokorra
Zer da Dokumentazio Zentroa?
Zentro espezializatua da, eta bere helburua da haur, nerabe eta gazteen eremuarekin lotutako dokumentazioa biltzea eta zabaltzea, ikertzaileei, hezitzaileei eta programen eta politiken kudeatzaileei laguntzeko gai hori lantzen duten diziplinetatik.

Norentzat da?
Zentroa jende guztiarentzat dago zabalik, eta, bereziki, pertsona hauentzat:
- Haur, nerabe eta gazteen eremuan lan egiten duten langileak (erakundeak, elkarteak, administrazio publikoak, enpresak, ikastetxeak, boluntariotza, Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta beste erakunde batzuk).
- Hezitzaileak.
- Ikastetxeetako orientatzaileak.
Ordutegia:
Aurrez aurre eta telefonoz astelehenetik ostiralera: 08:30 -14:00.
Kontaktua:
- Helbide elektronikoa: geb-liburutegia@euskadi.eus
- Telefonoa: 944 031 646
- Helbidea: Huertas de la Villa 11, behea – 48007 Bilbo.