Ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10erako eskalan, 8,8 puntukoa izan da
2020an, Gazteen Euskal Behatokiak 10 prestakuntza-ikastaro antolatu ditu, aurrez aurre eta on-line.
Aurrez-aurreko ikastaroak:
- 'Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak' (hiru edizio, bi Bilbon eta bestea Donostian)
- 'Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan'
- 'Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde'
- 'On- line jokoak, kirol apustuak, sare sozialak… menpekotasuna edo kondairak?'
- 'Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak' (hiru edizio, bat Bilbon eta bi Donostian)
- 'Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan’
Hitzaldiak online:
- 'COVID-19aren aurkako prebentzio eta babeserako neurriak eta protokoloak, Euskadin egingo diren haur eta gazteen aisialdiko eta denbora libreko jardueretan aplikatzeko'
- 'Zientzia eta teknologia gure egunerokoan'
- 'Zibersegurtasuna edo gure ekintzen erantzukizuna geure gain hartzeko erronka'
- 'Bideodei- eta komunikazio-tresnak'
Ikastaroen alderdi jakin batzuei 0tik 10erako eskalan emandako balorazioak honako hauek izan dira.