- ALONSO, C. eta TRIÑANES, E.R., 2019. Conducta de sexting en adolescentes: predictores de personalidad y consecuencias psicosociales en un año de seguimiento. Anales de psicología, 35. lib., 2. zk., 214-224. ISSN 0212-9728, 1695-2294
Oso gutxi ikertu da sexting-aren eta nerabeen nortasunaren arteko harremanari buruz. Gainera, sextinga iragar dezaketen elementuen eta sextingaren ondorioen inguruko luzetarako azterketa oso gutxi egin dira. Azterketa honetan 624 neraberen datuak aztertu dira. Nerabe horiei bi ebaluazio egin zitzaizkien (T1 eta T2), urtebeteko aldearekin, eta galdetegiak eman zitzaizkien, alderdi hauek neurtzeko: sextinga, bost faktoreko nortasun-ereduaren araberako nortasun-ezaugarriak eta sextingaren eraginez izan zitzaketen ondorioak (jazarpena/ziberjazarpena, ongizate emozionala). Emaitzen arabera, kanporakoitasun handiena eta adeitasun eta erantzukizun gutxiena (T1) erlazionatzen dira sextingarekin (T2). Azterketaren bidez identifikatu ahal izan da nortasunaren zer alderdi espezifiko (T1) lotzen diren T2 ebaluazioan erregistratutako sextingarekin. Horrez gain, erregresiozko analisiek erakusten dute kanporakoitasunak sextingaren gorakada iragartzen duela T1 eta T2 ebaluazioen artean. Ondorio gisa, sextingean inplikazio handia izateak (T1) iragartzen du behera egingo dutela biktimizazioak eta emozio positiboek T1 eta T2 ebaluazioen artean. Horrenbestez, azterketa honen bidez ikusten da pertsona baten nortasunak aukera ematen duela nerabezaroan zehar sextingari dagokionez izango dituen aldaketak aurreikusteko; eta, aldi berean, badirudi sextinga lotuta dagoela garapenaldi horretan gertatzen diren zenbait ondorio psikosozial esanguratsurekin.
- BARBARIAS, O., ESTÉVEZ, A. y JÁUREGUI, P., 2019. La dependencia emocional como factor mediador en la relación entre apego y el abuso de drogas y alcohol en jóvenes. Revista Española de drogodependencias, no 44, vol 1, pp. 44-58. ISSN-e 2341-17592019
Mendekotasun emozionala pertsona baten muturreko premia afektiboa da, beste pertsona batekiko adikzio-harremana sortzen duena. Mendekotasun emozionalak lotura du haurtzaroan jasotako afektu-atxikimenduarekin, eta alkohola eta drogak kontsumitzea eragin dezake. Ondorioz, hauek dira azterketa honen helburuak: lehenik eta behin, afektu-atxikimenduaren, substantzien eta alkoholaren kontsumoaren eta mendekotasun emozionalaren arteko harremana ezagutzea. Bigarrenik, afektu-atxikimenduak eta mendekotasun emozionalak duten iragartzeko rola aztertzea, alkoholaren eta drogen abusuari dagokionez. Hirugarrenik, afektu-atxikimenduaren eta drogen eta alkoholaren abusuaren arteko harremanean mendekotasun emozionalak duen bitartekaritza-eginkizuna aztertzea. Azkenik, aztertutako aldagaietan genero-desberdintasunik dagoen ebaluatzea. Lagina 18 eta 35 urte bitarteko 150 parte-hartzailek (36 gizon eta 114 emakume) osatu zuten (m = 27.81; DT = 3.51). Emaitzek erakutsi zuten afektu-atxikimenduaren estiloak eta mendekotasun emozionalak alkoholaren eta drogen abusua iragartzen dutela.
- HIDALGO GARCÍA, J.M., 2019. Dirección pedagógica desde la emoción. “Cómo tirar los muros emocionales en la escuela”. Cuadernos de pedagogía, no. 499, pp. 125-129. ISSN 0210-0630 2019.
Artikulu honen bidez, kontatu nahi da hiru urtez parte hartu duen berrikuntza-prozesu batean izandako esperientzia, Mar Romerarekin eta ikastetxearen hobekuntzarekin konprometitutako pertsona-talde batekin batera. Proiketuaren funtsezko gakoetako bat hezkuntza-komunitate osoaren konpetentzia emozionala bultzatzea izan behar zen.
- Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu artikulu nabarmen atalean
- Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
- Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea (EIPSren) liburutegien katalogoaren esteka
- Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@euskadi.eus
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke