Dokumentazio zentroko maiatzeko artikulu nabarmenak: dibortzioak gurasoengan dituen ondorioak; genero-ikuspegia unibertsitateko irakaskuntzan txertatzea; pornografiak gazteen irudimen sexualean duen eragina

Argitalpen-data: 

International Journal of Developmental and Educational Psychology: INFAD. Revista de PsicologíaHERNÁNDEZ GARCÍA, M.M. y TRIANA PÉREZ, B., 2020. Los efectos del divorcio en el progenitor custodio y no custodio, según los jóvenes. International Journal of Developmental and Educational Psychology: INFAD. Revista de Psicología, vol. 1, no. 1, pp. 331-340. ISSN 0214-9877

Ikerketaren helburua izan zen aztertzea gazte talde batek (19 eta 26 urte bitartekoak) zer uste esplizitu duen dibortzioak gurasoengan dituen ondorioei buruz, hausturaren ondoren, eta ea uste horrek eragina duen aztertzen diren aldagaietan. Horretarako, elkarrizketa ireki bat egin zitzaien 160 gazteri, familia-hausturaren esperientzia pertsonalaren (esperientziarekin vs esperientziarik gabe) eta sexuaren (maskulinoa vs femeninoa) arabera banatuta. Oro har, emaitzek ikuspegi negatiboa erakusten dute familia-hausturak jagoletza ez duen gurasoarengan dituen ondorioei buruz. Gainera, familia-hausturaren esperientzia pertsonala da dibortzioari eta haren ondorioei buruzko uste esplizituaren gainean eragin handiena erakusten duen aldagaia.


Universitat d’Alacant - Universidad de Alicante. Tesis doctoral

MIRALLES CARDONA, C., 2020. Estudio exploratorio de las percepciones, competencias y actitudes de docentes en formación hacia la igualdad de género. Universitat d’Alacant - Universidad de Alicante. Tesis doctoral 

Munduko gobernuek 2030ean genero-berdintasuna lortzea ipini dute helburu gisa (Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren #5. helburua), bizitza publikoko eta pribatuko politika eta ekintza guztietan genero-ikuspegia ezarriz. Horren ondorioz, unibertsitateak gero eta gehiago aitortzen ari dira estrategia hori unibertsitateko irakaskuntzan txertatzeko beharra, ikasleak etorkizunean genero-berdintasunean jardun daitezen trebatzeko. Doktorego-tesi honek graduko eta graduondoko hezkuntzako ikasleek Espainiako unibertsitate-erakunde batean generoari buruz duten hasierako prestakuntza aztertzen du, ikerketa-ikuspegi mistoa erabiliz. Zehazki, haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak prestatzeko hiru programatan genero-ikuspegia txertatzeari buruz ikasleek eta irakasleek dituzten pertzepzioak aztertzen ditu. Proiektua gidatu zuten galderak hiru azterlanen eta bost lanen bidez garatzen dira, neurketa-tresna fidagarri eta baliozkoak diseinatu eta baliozkotzera bideratuak, honako hauek ebaluatzeko: prestakuntzan dauden irakasleen genero-berdintasuneko prestakuntza, ikasleek beren graduazioa amaitzean genero-gaitasunetan lortutako maila, eta irakasleen pertzepzioak eta esperientzia, genero-enfasia duen irakaskuntzari dagokionez. Tesiaren emaitzak erakunde parte-hartzailearen irakaskuntzako hasierako prestakuntzan genero-ikuspegia txertatzeko jardunbide egokien gida bat diseinatzeko eta garatzeko orientabide gisa eskaintzen dira, batez ere haur, lehen eta bigarren hezkuntzako programetan.


 Consejo de la Juventud del Principado de Asturias (CMPA)

RODRÍGUEZ SUÁREZ, M., 2020. Construcción del imaginario sexual en las personas jóvenes. La pornografía como escuela. Consejo de la Juventud del Principado de Asturias (CMPA). DL AS 02215 – 2020

Dokumenturaren helburua da gogoeta egitea pornografiak gazteen irudimen sexualean duen eraginari buruz, eta pornografiak eskaintzen dituen sexualitateari buruzko mezu desitxuratuen alternatiba sexu-hezkuntza izateko beharrari buruz. Gidak zati teorikoa eta dibulgaziokoa du, eta unitate didaktiko bat, 16 urtetik gorako gazteekin pornografia kritikoki birpentsatzeko diseinatutako hainbat jarduerarekin. Era berean, terminoen glosario bat dauka, kategoria pornografiko ezagunenetako batzuk argitzen dituena, bai eta Asturiasko gazteentzako doako sexu-aholkularitzako zerbitzuei buruzko informazio-atal bat ere. CMPAren argitalpen berri hau irakasleei, familiei eta beste gizarte-eragile batzuei zuzenduta dago.

 


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke