MIRET RIAL, Á. y BALLESTEROS VENTURA, N., 2020. La muerte y el luto en la escuela: haciendo espacio a la vida. Aula de Innovación educativa, 300. zk., 10-14 or. ISSN 1131-995X
Aula aldizkariaren ale honetan, gaur egungo egoeraren berri emateko eta bizitzaren eta heriotzaren pedagogiaren funtsezko alderdiak eta aurrekariak nabarmentzeko interesa dugu, baita hezkuntza-testuinguruetan sustatzen diren esperientziei ahotsa ematekoa ere. Heriotza, zaurgarritasuna, norbait galdu izanak sortzen duen egoera eta dolua alde batera utzi dira curriculumaren esparruan, baina pixkanaka edukien zati gisa hartzen hasi dira, eta, beraz, ikastetxeetan ikusarazi eta landu egiten dira.
RODRÍGUEZ JIMÉNEZ, M.J., 2020. Salud sexual y reproductiva del adolescente y COVID-19. Adolescere. Revista de Formación Continuada de la Sociedad Española de Medicina de la Adolescencia, libk. VIII-Azaroa/Abendua, 2020, 3. zk., 49-54 or. ISSN 2695-5474
COVID-19aren agertzeak pertsona askoren egoera biologikoa eta psikologikoa aldatu du, haurrena eta nerabeena barne. Aste gutxitan, beren bizimodua aldatu egin da, eta inoiz bizi izan ez dituzten egoera berrietara egokitu behar izan dute. Pandemiak testuinguru sozioekonomikoa eraldatu du, baina baita osasungintza eta pertsonen arteko harremanak ere. Eta horrek guztiak eragin zuzena du sexu- eta ugalketa-osasunaren alderdian, ez bakarrik hori bizitzean, baita lotutako alderdi materialetan ere, hala nola antisorgailuak eskuratzean, sexu-transmisiozko gaixotasunak artatzean eta haurdunaldia eteteko eskarian. Beraz, galdera hau egin daiteke: nola eragiten dio pandemiak sexu-portaerari? Seguruak al dira sexu-harremanak pandemiaren garaian? Nola eragiten dio kontrazepzioari?
TARABINI-CASTELLANI CLEMENTE, A., JACOVKIS, J. y CURRAN FÀBREGAS, M., 2020. Reconstruir la identidad de aprendiz en la FP. El efecto de las experiencias escolares y las culturas de enseñanza en la construcción identitaria. Revista de Sociología de la Educación-RASE, libk. 13, 4. zk., 562-578 or. ISSN 2605-1923
Espainiako Lanbide Heziketak prestakuntza-bide gutxi garatua eta prestigio gutxikoa izaten jarraitzen du, nahiz eta azken urteotan aurrerapen handiak egin diren. Bere erdi-mailak, bereziki, Batxilergokoak baino eskaintza eta eskaera maila askoz txikiagoak ditu. Gainera, oro har, eskolatzen du estatus sozioekonomiko eta kultural baxuko gazteen ehuneko askoz handiagoa, DBHn eskola-porroteko edo -desloturako ibilbideak dituztenak. Artikulu honen helburua da aztertzea LHko ikasleek nola eraikitzen duten beren ikastun-nortasuna, beren eskola- eta prestakuntza-esperientzietan –aurrekoak zein oraingoak– eta etorkizuneko proiekzioetan oinarrituta. Bartzelonako erdi mailako LHko lehen mailako ikasleekin egindako 42 elkarrizketa sakonetan oinarritutako metodologia kualitatiboa jarraitu du analisiak. Emaitzek erakusten dute, alde batetik, LHko ikasleen ikastun-identitatearen abiapuntua dela, nagusiki, derrigorrezko hezkuntzan izandako esperientzia negatiboa. Hori, era berean, oinarritzen da gizarteak duen ikasle txargisako ikusmoldean. Beste aldetik, LHko ikasketetan nortasuna berresteko prozesuen agerpena erakusten dute emaitzok; prozesu horiek oinarritzen dira prestakuntza-bide horretako irakaskuntza- eta ikaskuntza-kulturak artikulatzen dituzten ezagutza praktikoak aitortzean eta duintzean. Oro har, artikuluak laguntzen du aurrera egiten ikasleen identitateen azterketan, hezkuntza-desberdintasunak ulertzeko funtsezko elementu gisa.
- Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu artikulu nabarmen atalean
- Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
- Behatokiaren funtsetara jotzeko bidea da LIBURUBILA.
- Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@euskadi.eus
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke