Ikastaroaren hartzaileak hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...izango dira
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntzan' ikastaroa Bilbon eta Donostian. Sesio hauek hezitzaileei, kalehezitzaileei, gazteria teknikariei eta orokorrean gazteekin hezkuntza ez formalean lan egiten duten guztiei zuzenduta dago. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.
Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da.
Ikastaroa EUSKARAZ izango da. Foileto informatiboa
Bilbon:
Noiz: 2022ko martxoaren 16an, 23an eta 30ean (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...)
Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea
Hizkuntza: euskaraz
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2022ko otsailaren 16etik 25era. Formularioa
Leku kopurua: 12 lagun
Donostian:
Noiz: 2022ko martxoaren 18an, 25ean eta 31n (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...)
Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28
Hizkuntza: euskaraz
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2022ko otsailaren 16etik 25era. Formularioa
Leku kopurua: 16 lagun
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 16an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea: 2022ko otsailaren 16etik 25era
94 4031645
Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte?elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
- Hezitzaileak.