'Jolasaren pedagogia' aurrez aurreko tailerra

Argitalpen-data: 

Tailerra: Jolasaren pedagogia

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Jolasaren pedagogia' tailerra Bilbon. Raúl García Piñeirok 'Saco de Juegos'-en sortzailea, esperientzia ludikoen diseinatzailea eta berrikuntza teknologikoan aholkulariak emango du ikastaroa. 

Prestakuntza saioan parte hartzen duten pertsonek jarrera, balioen barneratzea eta hezkuntza-xede anitzak lortzeko tresna ludiko edota jolas-baliabideak, baita esperientziak diseinatzeko metodologiak eta mekanismoak ere ikasiko dituzte.

Horretaz gain, hainbat hezkuntza- eta enpresa-esparrutan erabiltzen ari diren jolasean oinarritutako azken hezkuntza-joera berritzaileak ezagutuko dituzte. 

Helburuak

  • Jolasak egungo gizartean duen garrantzia ulertzea.
  • Jokoaren hezkuntza-gaitasuna eta gizartea aldatzeko duen ahalmena ulertzea.
  • Esperientzia ludikoak diseinatzeko metodologiak, teknikak eta hezkuntza-joerak ezagutzea.
  • Jolasean oinarritutako jarduerak eraginkortasunez zuzentzeko teknikak bereganatzea.

Bilbon

Izena emateko FORMULARIOA zabalik martxoaren 22ra arte

Noiz: 2021eko apirilaren 14an eta 21ean

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea

Hizkuntza: gazteleraz

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 15etik 22ra

Leku kopurua: 12 lagun 

Informazio gehiago

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko martxoaren 15ean indarrean jarriko dugun FORMULARIOa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 15etik 22ra
  • Ikasle kopurua: 12 lagun 

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Gazteak lagundu edo haiekin lan egiten duten pertsonek lehentasuna izango dute (erakunde edo elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...) Honekin batera ere, izena ematearen ordena errespetatuko da

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, Udalak, Aldundiak, Gazte eta Aisialdirako Elkarteak, eta bestelako erakundeak).
  • Gizarte hezitzaileak.
  • Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.