'Nola prebenitu Beldur Barik jarrerarekin indarkeria matxista gazteen artean' tailerra

Argitalpen-data: 

(Aurrez aurre eta on-line entzule moduan, Zoom plataformaren bidez)

Tailerra: Nola prebenitu Beldur Barik jarrerarekin indarkeria matxista gazteen artean

  • Aurrez aurreko tailerrean izena emateko FORMULARIOA. Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea, irailaren 1etik 10era 
  • Entzule moduan aritzeko FORMULARIOA. On line: Zoom plataformaren bidez, irailaren 1etik 10era 

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Bilbon 'Nola prebenitu Beldur Barik jarrerarekin indarkeria matxista gazteen artean' tailerra. Irati García López de Aguiletak, Beldur Barik-eko Idazkaritza Teknikoaren heziketa-edukien arduradunak emango du tailerra. Aurrez aurreko tailerra izango da eta aukera egongo da entzule moduan aritzeko Zoom plataformaren bidez.

Beldur Barik euskal gazteen artean indarkeria matxista eta sexista prebenitzeko erakunde arteko programa bat da (www.beldurbarik.eus) eta bere XII. edizioan dago. Emakundek kudeatzen du, Eudelen eta hiru foru-aldundien laguntzarekin, eta Hezkuntza Sailaren, Gazteria Zuzendaritzaren, UPV/EHUren eta EITBren laguntzarekin.

Indarkeria sexistaren jatorria kultura matxistan dagoela ulertuta, ezinbestekoa da gizarte- eta kultura-eredu horri eusten dioten balioen eta sinesmenen multzoa eraldatzea. Eta eraldaketa sozial horretan lagundu ahal izateko, programaren helburua da gazteekin batera hausnarketa- eta eztabaida-prozesuak sustatzea, Beldur Barik jarrera azpimarratuz.

Beldur Barik jarrera feminitate- eta maskulinitate-eredu tradizionalen inposizioa hausten duten adierazpen multzoa da, eta erreferente positiboak eta ahalduntze-erreferenteak eta indarkeria matxistaren aurrean erantzun proaktibo, sortzaile eta eraldatzaileak ikusarazten dituzte.

Formakuntzaren helburuak

  • Indarkeria sexista eta matxistari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikastea (eta horiek gaztaroan dituzten berezitasunak) eta indarkeria horren aurreko ikuspegi prebentiboa ikastea
  • Beldur Barik filosofia ezagutu eta ulertzea
  • Beldur Barik programa, haren funtzionamendua eta tresnak ezagutzea
  • Beldur Barik 2021 heziketa-tresnak ezagutzea
  • Gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzeko egungo erronka nagusietan sakontzea
  • Indarkeria matxistaren prebentzioan esku-hartzeko esperientziak eta oztopoak, zailtasunak eta aukerak partekatzea
  • Indarkeria matxista prebenitzeko jardunbide egokiak identifikatzea

Bilbon

  • Aurrez aurreko tailerrean izena emateko FORMULARIOA. Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea
  • Entzule moduan aritzeko FORMULARIOA. On line: Zoom plataformaren bidez
  • Hizkuntza: Euskera
  • Data: irailaren 22an
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara
  • Aurrez-aurreko talde kopurua: 12 pertsona
  • Entzule-talde kopurua (on line): 15 pertsona
  • Izen-emate epea: uztailaren 9tik 13ra eta, lekua geratzen bada, irailaren 1etik 10era

Informazio gehiago

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Tailerrean parte hartzeko uztailaren 9an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia). Plaza libre geratuko balira izena emateko epea berriro zabalduko genuke irailaren 1ean.

  • Izena emateko epea: 2021eko uztailaren 9tik 13ra eta, lekua geratzen bada, irailaren 1etik 10era
  • Ikasle kopurua: 12 lagun gure bulegoan eta 15 online

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute 12 eta 26 urte bitarteko gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek(erakunde edo elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...) Honekin batera ere, izena ematearen ordena errespetatuko da

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, Udalak, Aldundiak, Gazte eta Aisialdirako Elkarteak, eta bestelako erakundeak).
  • Gizarte hezitzaileak.
  • Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.