Lehiaketaren oinarriak
Zu izan zaitezke Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024 programaren kartelaren egilea eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, parte hartu. Kartelaren konposizioa piktorikoa, fotografikoa, digitala eta abar izan daiteke.
Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.
Lanak aurkezteko epea:
2023ko abenduaren 11ra arte (barne)
Zer bidali:
- Irudia: ilustrazioa, konposizioa edo argazkia programa irudikatzeko, JPG, SVG, AI... formatuan, 70 x 50 cm-ko neurriekin, bertikalean edo horizontalean, eta inprentan erreproduzitzeko adinako kalitatearekin.
- Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
- Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar. Irabazle suertatzen den kartelaren maketazioa geuk egingo dugu, lelo eta logoekin.
- Izen emate orria bidali behar duzu zure datuekin beteta.
Aukerakoa:
- Leloa: Lelo bat proposatu ahal izango duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
- Parte-hartzaileak bere kartel-proposamenean, honako testu hau txertatu ahal izango du: "Euskadiko Gazteak Lankidetzan/ Juventud Vasca Cooperante. 30. edizioa"
Saria:
Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako* herrialde batera.
Bidaia 2024an zehar egin beharko da.
* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du lankidetza proiektu bat egin den Hego Amerikako herrialdeen artean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2023 programaren barne. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan eta etorria nazioarteko aireportu berdinetik egingo da. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru.
Baldintzak:
- Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea.
- Euskadin erroldatuta egotea.
- Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
- Lehiaketan sarituriko kartela, 2024ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan.
- Lanak originalak izango dira.
- Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
- Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.
Lanak nora bidali:
Kartelen irudiak eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com
Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elektroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.