Ikastaroaren hartzaileak gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek eta gizarte hezitzaileak izango dira
Laster, irakasleentzako, hezkidetzako arduradunentzako eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileentzako prestakuntza eskainiko dugu
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza ez formalean' ikastaroa Bilbon eta Donostian. Sesio hauek gizartehezitzaileei, kalehezitzaileei, gazteria teknikariei eta orokorrean gazteekin hezkuntza ez formalean lan egiten duten guztiei zuzenduta dago. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.
Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da.
Bilbon:
Noiz: 2023ko martxoaren 1ean, 8an eta 15ean
Non: GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2023ko otsailaren 7tik 16ra
Hizkuntza: GAZTELANIA
Leku kopurua: 20 lagun
Donostian:
Noiz: 2023ko martxoaren 3an, 10ean eta 17an
Non: CRAJ, Anoeta 28
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2023ko otsailaren 7tik 16ra
Hizkuntza: EUSKARA
Leku kopurua: 25 lagun
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 7an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea: 2023ko otsailaren 7tik 16ra
94 4031645
Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, boluntariotzan...) eta hezitzaileak (gizarte hezitzaileak eta kale hezitzaileak.
Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.