'Gatazkak konpontzea eta gazteekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzea negoziatzea' ikastaroa

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon maiatzaren 2an, 9an eta 16an eta Donostian maiatzaren 4an, 11n eta 18an emango da eta izena emateko epea martxoaren 23tik apirilaren 21era izango da.

Ikastaroa: Gatazkak konpontzea eta gazteekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzea negoziatzea

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gatazkak konpontzea eta gazteekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzea negoziatzea ikastaroa. SARA GONZÁLEZ MURO. Psikologo psikoterapeuta, bitartekaria eta hezitzailea, GEUZeko kidea izango da ikastaroaren formatzailea. (Geuz – Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa- Centro Universitario de Transformación de Conflictos).

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: gazteekin lan egiten duten profesionalen artean gatazkak ebazteko eta negoziatzeko gaitasunen garapena sustatzea… 

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Gatazka eta bere dinamika ulertzea ikuspegi eraikitzaile batetik.
  • Parte-hartzaileek aurre egin behar dieten eguneroko gatazken gorakada prebenitzea, gazteekin egiten den gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen esparruan
  • Komunikazio eraginkorrerako eta arazoak konpontzeko trebetasunak eta tresnak eskuratzea.
  • Gatazka-egoeretan hira eta beste emozio gogor batzuk maneiatzeko estrategiak probatzea.
  • Interesetan oinarritutako negoziazio-prozesua ezagutzea eta praktikatzea.
  • Elkarrizketa kolaboratiboaren eredua ezagutzea eta praktikatzea konpromisoak lortzeko…

Informazio gehiago. Ikastaroa EUSKERAZ izango da.

Lehenengo edizioa Bilbon

  • Noiz: 2023ko maiatzaren 2an, 9an eta 16an
  • Hizkuntza: euskera
  • Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea martxoaren 23tik apirilaren 21era
  • Taldea: 20 lagun 

Bigarren edizioa Donostian:

  • Noiz: 2023ko maiatzaren 4an, 11an eta 18an
  • Hizkuntza: euskera
  • Non: CRAJ, Anoeta 28
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea martxoaren 23tik apirilaren 21era
  • Taldea: 20 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da.

Bertan parte hartzeko martxoaren 23an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: martxoaren 23tik apirilaren 21era

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
  • Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.

  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak