DAVARA FERNÁNDEZ DE MARCOS, L., 2021. El libro definitivo sobre Redes Sociales. Claves para padres y educadores. 1ª edición. Las Rozas (Madrid), Wolters Kluwer. ISBN 978-84-9987-217-9
Liburu hau pentsatuta dago Interneten eta Sare Sozialen erabilera ulertzeko eta gazteak hezten dituzten pertsonek aplikatu ahal izateko. Oinarrizkoenetik hasita (terminologia, gizarte-sareen erabilerak edo motak) eta adingabe batek izan ditzakeen arazoetan eta arazo horiek nola konpondu amaituta. Aldi berean, adingabeak hezten eta Interneten igarotzen duten denbora guztiari etekina ateratzen laguntzen du. Liburuak aholku praktikoak eta ideia zehatzak ditu (zifrak, kasu errealak, isunak), eta jarraibideak, pausoz pauso, hiru sare sozial erabilienen pribatutasuna eta segurtasuna konfiguratzeko: Instagram, Tit Tok eta Whatsapp.
MORENO, A.G. y JURADO, M. del M.M., 2023. Conductas prosociales y violencia escolar en la adolescencia: Una revisión sistemática con enfoque cualitativo. Teoría de la Educación. Revista Interuniversitaria, vol. 35, no. 1, pp. 143-166. ISSN 2386-5660. DOI 10.14201/teri.28629
Hezkuntza-testuinguruan, eskola-indarkeria da gizarte-arazo handienetako bat, gazteen jazarpen-kasuak ugaritu egin baitira azken urteotan. Lan honen bidez, eskola-indarkeriaren eta gizartearen aldeko jokabideen arteko harremana aztertu nahi da, gizartearen aldeko jokabideak eskola-indarkeria moderatzeko faktore izan daitezkeen identifikatzeko. Bestalde, lortutako emaitzen azterketa kualitatiboa egingo da, aztertu beharreko aldagaien artean dagoen erlazioa ezagutzeko. Emaitzek adierazten dute zenbait faktorek, hala nola emozioek, bizitzarekiko gogobetetzeak, enpatiak, familiaren laguntzak edo hezkuntza-estrategia egokien erabilerak, indarkeriazko portaeren erabilera murrizten dutela. Hortaz, esan daiteke gizartearen aldeko jokabideak dituzten nerabeek berdinekin indarkeria-egoera gutxiago izaten dituztela. Azterketa kualitatiboari erreparatuta, aldagaien arteko erlazioak eta konklusioak aztertu dira, eta, horrela, hautatutako artikuluetatik ateratako aipamen batzuk gehitu dira. Funtsezkoa da ikasle nerabeekin jarduteko estrategiak ezartzea, haien gizartearen aldeko jokabideak indartzeko.
PÉREZ-ALBÉNIZ, A., LUCAS-MOLINA, B., GUTIÉRREZ, A., ELVIRA-REY, C., ORTUÑO-SIERRA, J., DÍEZ-GÓMEZ, A. y FONSECA-PEDRERO, E., 2023. Orientación sexual, autoestima y rendimiento académico en la adolescencia. Revista de Educación, vol. 399, pp. 79-103. ISSN 0034-8082. DOI 10.4438/1988-592X-RE-2023-399-562
Azken urteetan gizarte-aldaketak izan badira ere, agerian geratu da sexu-gutxiengo bateko kide izatea desberdintasunekin, diskriminazioekin eta estigmarekin lotzen dela, eta horrek pertsona horiek zaurgarritasun-egoeran kokatzen ditu. Zaurgarritasun psikosozial horrek eragin bereziki negatiboa izan dezake nerabezaroan. Zehazki, ebidentzia zientifikoak lotura argia erakutsi du orientazio sexual ez-heterosexualaren eta osasun mentalaren esparruan arazoak egotearen artean. Horri lotuta, zenbait azterlanek adierazi dute sexu-gutxiengo bateko kide izateak errendimendu akademikoan duen eragina. Hala ere, orain arte egindako azterketak urriak dira, bereziki nerabezaroan, eremu akademikoa funtsezkoa den aroan. Azterlan honen helburua izan zen aztertzea, nerabeen lagin adierazgarri baten bidez, ea sexu-orientazioko talde minoritario bateko kide izatea (homosexualak, bisexualak edo questioning) errendimendu akademiko okerragoarekin lotuta zegoen. Gainera, autoestimuak errendimendu akademikoan duen garrantzia dela eta, aztertu nahi zen ea autoestimu-maila egoki batek bi aldagaien arteko harremana moderatu dezakeen. Sexu-orientazioa beste pertsona batzuekin izandako erakarpenaren bidez ebaluatu zen. Errendimendu akademikoaren adierazle gisa, aurreko ikasturteko batez besteko nota eta aurreko ebaluazioan gainditu gabeko irakasgaien kopurua erabili ziren. Emaitzek ez zuten erakutsi sexu-orientazioaren eragin nabarmenik, ezta horren autoestimuarekiko elkarreraginik ere, erabilitako errendimendu akademikoaren adierazleetan. Emaitzak aurreko azterlanetan lortutakoen aldean desberdinak dira, eta adierazten dute sexu-orientazioaren arabera gutxiengo bateko kide izatea ez dagoela lotuta ikasketa-mailako zailtasunekin.
- Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu artikulu nabarmen atalean
- Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
- Behatokiaren funtsetara jotzeko bidea da LIBURUBILA.
- Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@euskadi.eus
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke