Euskadiko gazteen langabezia-tasak behera egin du 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Argitalpen-data: 

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa jaitsi da 2024ko hirugarren hiruhilekoan eta azken bosturteko baxuena da: % 10,3.

Euskadiko 16-29 urte bitarteko gazteen langabezia tasa

Aurkeztutako datu horiek Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren emaitzak dira. BJA Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko gazteen datuak helarazten dizkio, azken honek gazteen egoera aztertu ahal izateko.

Langabezia-tasak zera adierazten du: enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren eta azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsona aktiboen ehunekoa. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

Gazteen langabezia-tasa Euskadiko 16 urtetik gorako biztanleria orokorrarena baino handiagoa da (% 10,3 eta % 7,1, hurrenez hurren, 2024ko hirugarren hiruhileko honetan).

Kolektiboen arteko desberdintasunei dagokienez, azken neurketa horretan emakume gazteek gizon gazteek baino langabezia-tasa handixeagoa dute. Joera bera ikusten da biztanleria orokorrean, nahiz eta portzentajezko aldeak txikiagoak izan. Eta, lurralde historikoen arabera, langabezia-tasarik altuena Araban jaso da, eta txikiena, berriz, Gipuzkoan, bai gazteen artean, bai biztanleria osoan.

Langabezia tasa 16-29 urte bitartekoen artean, sexuaren arabera

Datu horiek lotura zuzena dute Garapen Iraunkorrerako Helburuen 2030 Agendaren 8. Helburuarekin, "Lan duina eta hazkunde ekonomikoa", eta, zehazkiago, 8.5 helmugarekin: Hemendik 2030era, enplegu osoa eta produktiboa eta lan duina lortzea emakume eta gizon guztientzat, baita gazteentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat ere, eta balio bereko lanagatik ordainsari berdina jasotzea.

Garapen jasangarrriako helburua Garapen jasangarrirako helburuak