Gazteen Euskal Behatokiak 'Gazteen argazkiak 26 (2023)' izeneko txostena kaleratu du

Argitalpen-data: 

Txostena: Gazteen argazkiak 26 (2023)Txostena: Gazteen argazkiak 26 (2023) (PDF, 4 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

'Gazteen argazkiak' saileko txosten berri hau bildumako 26. zenbakia da, eta bertan jasotzen dira 18 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteek beren egoera pertsonalari buruz, bizi diren herri edo auzoaren egoerari buruz, Euskadiren eta Espainiaren egoerari buruz eta balio eta jarrera politikoei buruz dituzten iritziak.

Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak emandako datuetan oinarrituta egin du txosten hau; zehazki, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2023an euskal soziometroak egiteko egindako inkestaren bidez bildutako informazioan oinarrituta.

Datu horiek biztanleria orokorrari egindako inkestetatik ateratzeak zera dakar: 18 eta 29 urte bitartekoen erantzunak 29 urtetik gorakoen erantzunekin alderatzeko aukera izatea, horrela, 30 urte eta gehiagoko gazteen eta biztanleen artean alderik dagoen eta zer zentzutan ez dagoen ikus daiteke.