GEB-Euskadiko-Gazteak-Lan-Merkatuan. Lan Merkatuaren Erroldaren analisia 2023
Txosten honek aztertzen du gazteek lan-merkatuan duten egoera, 2023ko Lan Merkatuaren Erroldan (eskaintza-fasea) jasotako datuetan oinarrituta. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Estatistika Organo Espezifikoak egiten du estatistika-eragiketa ofizial hori.
Azterlanaren helburua da gazte landunen enplegua ezaugarritzea eta langabeen egoera ezagutzea, eta, bi kasuetan, gazteen egoera eta beste adin-taldeetakoena alderatzea.
Behatokiak bi urtean behin egiten du txosten hori 2019tik, eta hirugarren edizioa da hau. Txostenean, beraz, datuek lau urte horietan izan duten bilakaera aurkezten da.