Ikastaroa martxoaren 4an, 11n eta 18an Gasteizen izango da eta martxoaren 6an,13an eta 20an Bilbon.
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Nola landu dezakegu hezkidetza gaur egungo testuinguruan? Pedagogia feministen ekarpenak jarrera erreakzionarioen aurrean' ikastaroa Gasteizen eta Bilbon. Eider Goiburu Morenok, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du ikastaroa.
Ikastaroaren helburu nagusia da hezkidetzarako baliabide pedagogikoak eskaintzea politikariei eta administrazioko arduradun teknikariei, bai eta gazteriaren eta berdintasunaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei ere.
Vitoria-Gasteiz
Noiz: 2024ko martxoaren 4an, 11an eta 18an
Non: El Campillo Gizarte Etxea. Santa Maria Kalea, 4A
Leku kopurua: 25 pertsona
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Hizkuntza: euskara
Izena emateko epea: otsailaren 6tik 20ra
Izena-ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus
Bilbao
Noiz: 2024ko martxoaren 6an, 13an eta 20an
Non: GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea
Leku kopurua: 20 pertsona
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Hizkuntza: euskara
Izena emateko epea: otsailaren 6tik 20ra
Izena-ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 6an indarrean jarriko ditugun formularioak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea: 2024ko otsailaren 6tik 20ra
94 4031645
Lehentasuna izango dute gazteekin (erakunde, elkarte, administrazio publiko, enpresa, ikastetxe, boluntariotza arloan…) lan egiten duten pertsonek. Horrez gain, izen-emate ordena ere kontuan izango da.
- Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
- Irakasleak, hezkidetzako arduradunak eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.
- Gizarte hezitzaileak.