Maiatzaren 9a. Europako Eguna
Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 15,0k Europar Batasunarekin lotutako gaietan interes handia duela dio. Beste % 44,0k nahikoa interes duela esan du. Guztira, gazteen % 59,0k interesa du Europar Batasunaren inguruko gaietan.
Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak 2024ko urriaren 10etik 23ra arte egindako inkesta online batetik atera dira.
Gazteek Europako gaietan duten interesa handitu da 2022tik 2024ra. Gai horietan nahikoa interes dutela dioten gazteen ehunekoa % 37,1 izatetik % 44,0 izatera igo da.
Gainera, 2025ean, Europar Batasunean konfiantza duten 18 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoa % 54 da, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratu duen azken Euskal Soziometroan agertutako datuen arabera (85. Euskal Soziometroa). EBn konfiantza duten gazteen ehunekoa beste adin taldeetan baino handiagoa da.
Euskadiko gazteek Europar Batasunean duten konfiantzaren bilakaera aztertuz gero, ikus dezakegu asko aldatu dela 2010etik gaur arte. 2010 eta 2018 urteen artean gazteen erdiak baino gutxiagok esaten zuten EBn konfiantza zutela. 2019-2022 aldian konfiantza zutenen ehunekoa % 60tik gorakoa zen. 2023 eta 2025 urteen artean konfiantza jaitsi da, baina, hala ere, % 50etik gora dago.
“Bakea, Justizia eta Instituzio sendoak” da Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendaren 10. helburua.