2025eko urrian nabarmendutako artikuluak

Argitalpen-data: 

Irudia. Artikulu nabarmenduak

Azala. Revista de Educación          Azala. Revista Española de Ciencia Política       Azala. Revista internacional de educación para la justicia social


AYMÁ GONZÁLEZ, L., GARCÍA MONTERO, R., VILA VILANOVA, J. y BAYÓN TORRES, E., 2025. El modelo de segunda oportunidad educativa en España como un modelo eficaz. Revista de educación, no. 409, pp. 82-102. ISSN 0034-8082.

Eskola-uzteak ahultasun-egoeran jartzen ditu nerabeak eta gazteak, etorkizunean laneratzeari eta gizarteratzeari begira. Gazte horietako askok badituzte baldintzatzaile pertsonalak, ekonomikoak, sozialak edo familiarrak eskola-sistematik atera aurretik, eta horrek areagotu egiten du haien ahultasuna. Artikulu honen helburua da Espainiako bigarren aukerako eskolak (E2O) aztertzea eta aurkeztea, alternatiba eraginkor eta arrakastatsuak baitira. Izan ere, eskola horiek aukera ematen diete ikasketak behar baino lehenago utzi dituzten 15-29 urteko gazteei hezkuntza-sistemara itzultzeko eta enplegura berme handiagoekin igarotzeko. Ikerlanaren ardatza Bigarren Aukerako Eskolen Espainiako Elkarteak (E2O Elkartea) biltzen dituen datuak  aztertzea da; datuok tresna estandarizatuen bidez biltzen ditu, eta prestakuntza-eskaintzari, eskolaren funtzionamenduari eta lortutako emaitzak oinarri hartutako jardueraren adierazleei buruzkoak dira. Alderdi berritzaile gisa, Elkarteak badu akreditazio-prozesu propioa, 29 adierazletan egituratua. Prozesu horretan, auditoria independenteak egiten dira, hezkuntza-prozesuetan eta -praktikan kalitate-estandarrak bermatzeko, honako hauen inguruan: ikasleen integrazio soziala eta profesionala, gaitasunen garapena, administrazio publikoekiko eta enpresekiko lankidetza eta sareko lana. Askotariko lanbide-eremuetako prestakuntza eskaintzen dute, tipologiari eta iraupenari dagokienez, eta, horri esker, gazte bakoitzaren beharretara eta ezaugarrietara egokitu daiteke. Funtsezko ardatzetan egituratzen dute lana, hala nola ibilbideen indibidualizazioan eta zeharkako gaitasunen garapenean, funtsezkoak direnak garapen profesionalerako ez ezik bizitzarako ere; hala, E2Oak hezkuntza- eta gizarte-erreferente bihartu dira, % 63ko arrakasta-tasa bermatzen baitute (hezkuntza-itzulera edo laneratzea eskolatik irten eta sei hilabetera).


CORDERO GARCÍA, G., RAMÍREZ DUEÑAS, J.M. y SÁNCHEZ FERNÁNDEZ, S., 2025. La brecha ideológica de género en la Generación Z en España. Revista española de ciencia política, no. 67, pp. 69-99. ISSN 1575-6548.

Azken urteotan Espainian arrakala ideologikoa hautematen da  gizon eta emakume gazteen artean. Fenomeno hori ulertzeko, haren jatorria aztertuko dugu, eta laurogeiko hamarkadatik hona autokokapen ideologikoa eragin duten bi osagaitan zer bilakaera izan den aztertuko dugu; hauek dira osagaiak: jarrerak eta botoa. Emaitzek erakusten dute gizonen eta emakumeen arteko aldeak nabarmenagoak direla Z belaunaldian (18 eta 25 urte bitartekoak) gainerako adin-taldeetan baino, batez ere gizonen joera-aldaketagatik. Z belaunaldiko gizonezkoek eskuinetik gertuago dauden alderdiak aukeratzen dituzte, eta gero eta jarrera kontserbadoreagoak eta berdintasunaren aldekoak ez direnak erakusten dituzte, belaunaldi bereko emakumezkoek baino. Gainera, demokraziaren aldeko babes-mailarik baxuenak erakusten dituzte, hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik ezagutzen den mailarik txikiena. Eten ideologiko berri horren jatorria aztertzea ezinbestekoa da, hori baita haren ondorio politiko potentzialak ulertzeko lehen urratsa.


WEISE, C., ÁLVAREZ VALDIVIA, I.M., LALUEZA SAZATORNIL, J.L. y MORA, J., 2025. Trayectorias migratorias y redes de apoyo de jóvenes migrantes no acompañados. Revista internacional de educación para la justicia social (RIEJS), vol. 14, no. 1, pp. 1-21. ISSN 2254-3139.

Azterlan honek hiru helburu ditu: (1) Espainian bakarrik migratzen duten gazteen migrazio-ibilbideak berreraikitzea, (2) gertaera giltzarriak eta gertaera horiek gazteen etorkizunean izango duten eragina aztertzea, eta (3) haien laguntza-sareen eragina aztertzea. Harrera-zentroetan bizi diren 15 eta 21 urte bitarteko 32 gaztek parte hartu zuten, eta haien migrazio-esperientzietan arriskua eta ziurgabetasuna izan ziren nagusi. Parte hartzeko tailerren eta ikusizko eta narrazioko tresnen bidez, haien ibilbideei, sare sozialei eta itxaropenei buruzko datu kualitatiboak bildu ziren. Emaitzek erakusten dute lotura afektibo handia dutela beren jatorrizko familiekin, nahiz eta egoera zailetan gehiago jotzen duten zentroetako kideengana, haiek baitira laguntza emozionaleko iturri nagusia. Tokiko biztanleekiko harremanak urriak dira, eta horrek zaildu egiten du haien gizarteratzea. Hala eta guztiz ere, gazteek erabakiak hartzeko orduan bizkortasuna eta lidergoa erakusten dute, beren ibilbideak orientatzen dituzten itxaropen positiboek bultzatuta. Itxaropen horiek adierazi, bizipenak integratu eta etorkizuneko ikuspegi itxaropentsua sustatzearen garrantzia nabarmentzen da. Migrazio-ibilbidean eta gerora ikasitakoa aitortzea, eta hezkuntza-langileek laguntza afektibo gisa duten zeregina indartzea funtsezkoak dira haien garapen pertsonala eta hezkuntza-garapena sustatzeko.