2026ko azaroan nabarmendutako artikuluak

Argitalpen-data: 

Irudia. Artikulu nabarmenduak

                 


MARTÍNEZ QUEVEDO, L.F., 2026. Participación y protección de las personas menores de edad en el entorno digital. Desafíos regulatorios pendientes. Revista sobre la infancia y la adolescencia, no. 31, pp. 94-117. ISSN 2174-7210. DOI 10.4995/reinad.2026.23369.

Gaur egungo testuinguruan, adimen artifiziala abiadura handian ari da txertatzen gure eguneroko bizitzan, eta erronka berriak sortzen hasi dira. Egoera horren aurrean, galdera hau sortzen zaigu: nola egingo diegu aurre erronka horiei behar bezalako bermeekin, baldin eta oraindik ere sare sozialek eta berehalako mezularitzako aplikazioek duela bi hamarkadatik planteatzen dizkiguten arazoetarako irtenbide eraginkorrak bilatzen ari bagara? Lan honek arreta jartzen du adingabeek osatzen duten kolektibo bereziki zaurgarrian, eta sakonki aztertzen ditu zuzeneko garrantzi juridikorik ez duten arriskuak, baita gero eta garrantzi handiagoa duen mundu birtual batean presente egoteari uko ez egitearren zerk bultzatzen dituen arrisku horiek hartzera. Azkenik, natibo digitalen nortasunaren garapen askerako haien online parte-hartzea funtsezkoa dela onartuta, adingabe horiek ingurune digitalean modu eraginkorrean babesteko ezinbestekotzat jotzen ditugun bi alderdi aztertzen dira: erabiltzaileen benetako adina kontrolatzea eta sare sozialetako profilen atzean ezkutatzen diren identitateak egiaztatzea.


MANERIO HERVELLA, V., 2026. Las políticas activas de empleo en España: análisis cuantitativo con especial referencia al desempleo juvenil y al desempleo de larga duración. Revista de Derecho de la Seguridad Social, Laborum, no. 48, pp. 241-264. ISSN 2387-0370. 

Lan honek ikuspegi kuantitatibo batetik aztertzen ditu Espainiako enplegu-politika aktiboak, arreta berezia jarriz gazteengan eta iraupen luzeko langabeen kolektiboan. EPAren, Eurostaten, ELGAren eta enplegu-zerbitzu publikoen datuetan oinarrituta, lan-merkatuaren azken urteetako bilakaera, enplegu-politika aktiboetara bideratutako gastu publikoa eta enplegu-zerbitzu publikoek dituzten giza baliabideak aztertzen dira. Emaitzen arabera, azken hamarkadan langabeziak behera egin badu ere, Espainiak Europar Batasuneko batezbestekoa baino gazte-langabezia eta iraupen luzeko langabezia-tasa handiagoak izaten jarraitzen du. Era berean, enplegu-politika aktiboetarako inbertsioa handitu egin dela egiaztatu bada ere, aurrekontuak gauzatzeko arazoak daude oraindik, bereziki prestakuntzaren arloan. Azkenik, enplegu-zerbitzu publikoetan langile-falta nabarmena eta lurralde-desoreka handiak identifikatu dira. Ondorioztatu da enplegagarritasuna hobetzeko beharrezkoa dela enplegu-zerbitzuak indartzea, prestakuntza-politiken gauzatze-maila handitzea eta jarduketak kolektibo zaurgarrienetara bideratzea.


ESPELT, A., SUREDA, X., GALÁN, I., LAFON-GUASCH, A., TEIXIDÓ-COMPAÑÓ, E., COLILLAS-MALET, E., OBRADORS-RIAL, N. y BOSQUE-PROUS, M., 2026. El verdadero significado del concepto de «consumo responsable» o «consumo moderado» en los jóvenes: Un estudio experimental. Adicciones, vol. 38, no. 3, pp. 111-118. ISSN 0214-4840, e-ISSN 2604-6334. https://doi.org/10.20882/adicciones.2433 

Helburua: Azterlan honen helburua izan zen gazteek alkohol-kontsumo "arduratsu", "neurritsu" eta "arriskutsutzat" jotzen dituzten kontsumo-mailak eta horiei buruz dituzten pertzepzioak aztertzea.

Metodoak: binetetan oinarritutako ikerketa esperimental bat egin genuen unibertsitateko 242 ikaslerekin, bost agertokietako bati ausaz esleituak: (A) alkohol-kontsumo arduratsua, oro har; (B) alkohol-kontsumo neurritsua, oro har; (C) alkohol-kontsumo arduratsua festa baten testuinguruan, (D) alkohol-kontsumo neurritsua festa baten testuinguruan eta (E) arriskuzko alkohol-kontsumoa. Parte-hartzaileei material estandarizatua eman zitzaien (adibidez, botilak, edalontziak eta izotza), eta esleitu zitzaien agertokiari zegokion alkohol-kantitatea irudikatzeko eskatu zitzaien. Ondoren, irudikapen bakoitzaren alkohol edukia neurtu eta alkohol gramo bihurtu genuen.

Emaitzak: Parte-hartzaileek 26,4 alkohol-gramoko mediana esleitu zioten alkohol-kontsumo arduratsuari edo neurritsuari testuinguru orokor batean. Kopuru horiek handiagoak izan ziren jai-giroko testuinguruetan: alkohol-kontsumo arduratsurako medianak 33,5 gramora iritsi ziren, eta alkohol-kontsumo neurritsurako, berriz, 48,5 gramora. Arriskuzko kontsumutzat jotako kopuruaren mediana 102,8 gramokoa izan zen kontsumo-aldi bakoitzeko. Gainera, arriskuzko edaletzat sailkatutako parte-hartzaileek (AUDIT-C) sistematikoki atalase altuagoak adierazi zituzten agertoki guztietan.

Ondorioak: Gazteen ustez alkohol-kontsumo “arduratsua” eta “neurritsua” denak gainditu egiten ditu osasun publikoko gomendioetan ezarritako mugak, bereziki testuingu sozialetan. Aurkikuntza horiek agerian uzten dituzte industriak sustatutako mezuen mugak, eta berresten dute beharra dagoela osasun publikoko profesionalek diseinatutako komunikazio-estrategia argiagoak eta ebidentzian oinarrituak garatzeko.