GEBen txosten berria: "Gazteak eta finantzei buruzko hezkuntza eta kudeaketa. Euskadi 2025"

Argitalpen-data: 

Azala. Finantza heziketa

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen finantza-heziketa eta -kudeaketari buruzko azterlan berri bat (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)argitaratu du. Txostena 2025eko urrian 18 eta 34 urte bitarteko 2.741 gazteri egindako inkesta batean oinarritzen da.

Azterlanak gazteek duten finantza gaiekiko interesa eta ezagutza aztertzen ditu, baita erabiltzen dituzten finantza-produktuak eta egiten dituzten kudeaketa ekonomikoak ere. Emaitza nagusien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Gazteen erdiak baino gehiagok finantza-gaiekiko interesa du, eta bere ezagutza-maila ertainekotzat jotzen du.
  •  % 88,9k uste du ondo kudeatzen duela bere dirua, eta gehienek gurasoak hartzen dituzte informazio-iturri eta erreferentzia gisa finantzei buruzko zalantzen aurrean.
  • Lau gaztetik batek bakarrik jaso du finantza-prestakuntza ikasketa arautuetan. Gehienek finantza-hezkuntza gehiago eskatzen dute, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (% 93,2), bai derrigorrezkoaren ondoko mailetan (% 89,5).
  • 18 eta 34 urte bitarteko gazteen % 27,7k inbertsio-produkturen bat dute, batez ere errenta aldakorreko funtsak edo akzioak (% 21,3), eta, ondoren, errenta finkoko inbertsio-produktuak (% 9,3) eta kriptomonetak (% 8,9).
  • Inbertituz gero, errentagarritasunaren gainetik dirua berreskuratzeko segurtasuna izango litzateke lehentasun nagusia.