COVID pandemiarekin lotutako txostenak
Izenburua: Gazteak eta pandemia. Adituen begiradak
Argitalpen urtea: 2021
Laburpena: Gazteen Euskal Behatokitik “Gazteak eta pandemia. Adituen begiradak” izeneko ikerketa kaleratzen dugu. Ikerketa honen helburua Covid19aren pandemiak gazteen bizitzari nola eragin dion ezagutzea da. Horretarako, hainbat arlotako espezialistei beren iritzia eskatu diegu, beren jakintza-esparruan pandemiak Euskadiko gazteengan izan duen eragina, bai eta etorkizunerako aurreikusten diren ondorioak, arazoak, erronkak edo aukerak ere ezagutzeko asmoz.
Pertsona horiek beren iritziak eta gogoetak eman dizkigute, guztiak oso interesgarriak eta, aldi berean, elkarren osagarriak, ikuspegi orokorra emateko. Argitalpenak aditu horien testu guztiak biltzen ditu. Gure ustez, pandemiaren eraginaz eta euskal gazteen egungo egoeraz apur bat gehiago hausnartzen lagunduko digu.
Izenburua: La juventud vasca durante la pandemia. Monitorización online (marzo 2020 – mayo 2021) (Gazteleraz bakarrik)
Argitalpen urtea: 2021
Laburpena: Aurkezten dugun azterlanak Euskadiko gazteei buruzko elkarrizketa digitalak pandemian izan duen bilakaera aztertu du, zehazki, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra, eta komunikabide, sare eta bestelako kanal digitalek gazteei buruz eraiki dituzten irudia eta estereotipoak identifikatu ditu.
Txosten osoa gaztelaniaz kontsulta daiteke.
Izenburua: #NolaDaramazun bigarren inkesta. Txostenaren emaitzak
Argitalpen urtea: 2020
Laburpena: Inkesta online egin da, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 2020ko urriaren 30ean hasi eta azaroaren 4an bukatu zen.
Covid19aren inguruan Gazteen Euskal Behatokitik burutu dugun bigarren inkesta da hau, beti ere gazteen egoera ezagutzeko asmoz. Lehenengoa martxoan egin genuen, etxeko konfinamenduaren hasierako egunetan. Bigarren honetan egoera ez da berdina; alarma-egoera indarrean dago baina neurriak ez dira martxokoak bezain murriztaileak. Edozelan ere, helburua hauxe izan da: ezarritako neurriak eta har litezkeen beste batzuk nola baloratzen dituzten gazteek jakitea, bai eta izurriak zelako eragina izan duen gazteen ohituretan eta proiektuetan ere ezagutzea. Era berean, jakin nahi izan dugu nola sentitzen diren gazteak une honetan.
Izenburua: #EsanNolaDaramazun inkesta. Txostenaren emaitzak
Argitalpen urtea: 2020
Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak #EsanNolaDaramazun inkesta jarri zuen abian martxoaren 20an, 15 eta 34 urte bitarteko gazteak koronabirusa dela-eta konfinamendua nola bizitzen ari diren bertatik bertara ezagutzeko.
3.482 gaztek erantzun diote inkesta horri, eta bertan egoerak ikasketetan, lanean edo lana aurkitzeko aukeretan izan ditzakeen ondorioei buruzko kezka jaso dugu. Gainera, egoera horrek eragiten dituen sentimenduez hitz egin digute gazteek. Halaber, konfinamenduak beren ohiturak aldatu dituela kontatu digute, bai eta askok borondatezko lanetan parte hartzeko izena eman dutela, eta sare sozialen bidez gezurrezko mezuak jaso eta egiaztatu dituztela ere.