Emantzipazioa

Emantzipazioa


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2021 (formatu elektronikoan baino ez) Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2021

Aurkezpen urtea: 2022

Laburpena: Seriearen txosten berri honetan hauxe aztertzen du: zenbat kostatzen zaion, teorian, soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu. 

Horretarako hamabi adierazle kalkulatzen dira; adierazle horiek etxebizitza librea zein babestua erosteak edo alokatzeak dakarren kostu teorikoa adierazten dute. Kostu teorikoa da, oinarritzat hartzen diren datuak batezbestekoak baitira: erosten edo alokatzen diren etxebizitzen batez besteko prezioak, gazteen batez besteko soldatak eta hipoteka-maileguen baldintza arruntak. Beraz, egoera orokorrak aztertzen dira eta ez kasu indibidualak.


Izenburua: Euskadiko gazteak lan-merkatuan. 2021eko Lan Merkatuaren Erroldaren analisia (formatu elektronikoan baino ez)Euskadiko gazteak lan-merkatuan. 2021eko Lan Merkatuaren Erroldaren analisia

Aurkezpen urtea: 2022

Laburpena: Azterlan hau 2021eko Lan Merkatuaren Erroldaren Inkestan jasotako datuetan oinarritzen da.

Inkesta honetan alderdi orokorrei buruz galdetu da, hala nola lanean edo langabezian dauden pertsonen bolumenari buruz,. Baina baita enpleguari buruzko gai zehatzei buruz ere, hala nola kontratu edo lanaldi mota, diru-sarrerak, Gizarte Segurantzako kotizazioa, etab., edo langabeen artean enplegua bilatzeari buruzko gaiak, hala nola, lan bila emandako denbora, lana bilatzeko baliabideak, etab.


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2020  Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2020

Aurkezpen urtea: 2021

Laburpena: Seriearen txosten berri honetan hauxe aztertzen du: zenbat kostatzen zaion, teorian, soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu.


Izenburua: Euskadiko gazteen emantzipazio-egoeraren diagnostikoa 2020  (formatu elektronikoan baino ez) Euskadiko gazteen emantzipazio-egoeraren diagnostikoa 2020

Aurkezpen urtea: 2021

Laburpena: Txosten honen helburu nagusia da Euskadin bizi diren 35 urtetik beherako gazteen egoera aztertzea, emantzipazioari dagokionez: zenbat pertsona dauden emantzipatuta eta zer baldintzatan, zenbat emantzipatu nahiko luketen, zer zailtasunei aurre egin beharko lieketen, zer baliabide publiko dituzten emantzipatzeko, eta abar.

Horretarako oinarri gisa hartu dira Gazteen Euskal Behatokiak berak egindako hainbat azterlanetako datuak, bai eta beste erakunde batzuek egindako ikerketetatik ateratakoak ere, edota hainbat erakundek argitaratutako edo Behatokiari emandako estatistika batzuk, hala nola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak edo Eustatek (Euskal Estatistika Erakundeak) egindakoak, besteak beste.


Izenburua: EUSKADIKO GAZTEAK LAN-MERKATUAN. 2019ko Lan Merkatuaren Erroldaren analisia   (formatu elektronikoan baino ez) EUSKADIKO GAZTEAK LAN-MERKATUAN. 2019ko Lan Merkatuaren Erroldaren analisia

Aurkezpen urtea: 2021

Laburpena: Ikerketa hau 2019ko Lan Merkatuaren Erroldaren Inkestan (eskaintzari dagokionean, hain zuzen ere) jasotako datuetan oinarritzen da. Inkesta hori Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organo Espezifikoak egin du (gaur egun Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita), eta Gazteen Euskal Behatokiari eman dizkio gazteei dagozkien eta beraien egoeran eragin berezia duten zenbait datu.

Bertan, datu orokorrak aztertzen dira, hala nola, lanean edo langabezian dauden gazteen kopurua, baina baita enpleguari buruzko gai zehatzak ere (kontratu edo lanaldi mota, diru-sarrerak, Gizarte Segurantzako kotizazioa eta abar), edo langabeen artean enplegua bilatzeari buruzko gaiak (lan bila emandako denbora, lana bilatzeko bideak, etab.).

Nolanahi ere, adierazi behar da inkesta hau Covid-19k sortutako pandemiaren aurrekoa dela, beraz, ez dituela neurtzen lan-merkatuan pandemiak izandako ondorioak, enpresen itxierari, enplegu-suntsiketari eta/edo lan-baldintzen aldaketari dagokienez.


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019  Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019

Aurkezpen urtea: 2021

Laburpena: Seriearen txosten berri honetan hauxe aztertzen da: zenbat kostatzen zaion, teorian, soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu.


Izenburua: Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin, 2019   Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin, 2019

Aurkezpen urtea: 2020

Laburpena: Seriearen txosten berri honetan hauxe aztertzen du: zenbat kostatzen zaion, teorian, soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu.


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2018    Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2018

Aurkezpen urtea: 2019

Laburpena: Txosten hau seriearen seigarrena da eta bertan hauxe aztertzen da: zenbat kostatzen zaion soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu. Horretarako hamabi adierazle kalkulatzen dira; adierazle horiek etxebizitza librea zein babestua erosketaren bidez edo alokairuaren bidez eskuratzeak dakarren kostu teorikoa adierazten dute. Kostu teorikoa da, oinarritzat hartzen diren datuak batezbestekoak baitira: erosten edo alokatzen diren etxebizitzen batez besteko prezioak, gazteen batez besteko soldatak eta hipoteka-maileguen baldintza arruntak. Beraz, egoera orokorrak aztertzen dira eta ez kasu indibidualak.


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017 (Formatu elektronikoan baino ez) Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017

Aurkezpen urtea: 2019

Laburpena: Bosgarrenez egin da azterlan hau, eta bertan azaltzen dira zer zailtasun dituzten soldatapeko gazteek etxebizitza bat eskuratzeko. Zailtasun horien berri emateko, etxebizitza eskuratzeak dakarren kostua erabiltzen da adierazle nagusi gisa. Kontzeptu horrek zera adierazten du: gazte soldatadun batek bere soldataren zer ehuneko erabili beharko lukeen etxebizitza ordaintzeko bera bakarrik emantzipatuz gero. Gazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko bosgarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua.


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2016 (Formatu elektronikoan baino ez) Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2016

Aurkezpen urtea: 2017

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko laugarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua.


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2015 (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2016

Laburpena: GazteenGazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko hirugarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua.


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2014 (Formatu elektronikoan baino ez) 

Aurkezpen urtea: 2016

Laburpena: GazteenGazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko bigarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua. 


Izenburua: Euskadiko gazteen enplegua eta emantzipazioa 2011-2013 aldian (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2015

Laburpena: Gazteen egungo egoera gogoan izanik, Gazteen Euskal Behatokiak 'Euskadiko gazteen enplegua eta emantzipazioa 2011-2013 aldian' ikerketa luze eta zabala eman du argitara, enplegua eta etxebizitza interesgunetzat daukan lana. 2011n eta 2013an etxerik etxe 18 eta 34 urteko 1800 gazteri egindako inkestetan oinarritzen da.


Izenburua: Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013 (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2014

Laburpena: Ikerketak 10 adierazle sintetiko aurkezten ditu. Adierazle horiek 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunei euren kabuz etxebizitza libre bat jabetzan zein alokairuan eskuratzeak lekarkiekeen kostua islatzen dute. 


Izenburua: 'Gazteak eta Etxebizitza EAEn'

Aurkezpen urtea: 2012

Laburpena: Ikerketaren oinarria 2011ko azaroaren 18 eta 34 urte bitarteko EAEko 1762 gazteri beraien etxeetan egindako inkesta bat da. Ikerketa honetan honako gai hauek lantzen dira: gazteen emantzipazio-tasa, etxebizitza edukitzeko erregimenari buruzko preferentziak edo etxebizitza eskuratzeko zailtasunak.


Izenburua: 'Gazteen enplegua EAEn'

Aurkezpen urtea: 2012

Laburpena: 2008tik hona gazteen langabezia-tasak igo dira eten gabe, biztanleria aktibo osoarenaren halako bi dira eta enplegua lehen mailako gizarte- interesa duen gaia bilakatu da. Ikerketa honekin enpleguarekiko eta emantzipazio ekonomikoarekiko EAEko gazteen egoera aztertu eta ezagutarazi nahi dugu.

Ikerketaren oinarria 2011ko azaroaren 16 eta 34 urte bitarteko EAEko 1.927 gazteri beraien etxeetan egindako inkesta bat da.