Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

'Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntzan' ikastaroa. Gazteekin hezkuntza ez formalean lan egiten duten guztiei zuzenduta

Argitalpen-data: 

Ikastaroaren hartzaileak hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...izango dira

Ikastaroa: Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntzan. Hezkuntza ez formalean ari direnerentzat

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntzan' ikastaroa Bilbon eta Donostian. Sesio hauek hezitzaileei, kalehezitzaileei, gazteria teknikariei eta orokorrean gazteekin hezkuntza ez formalean lan egiten duten guztiei zuzenduta dago. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra. 

Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da.

Ikastaroa EUSKARAZ izango da. Foileto informatiboa

Bilbon:

Noiz: 2022ko martxoaren 16an, 23an eta 30ean (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...)

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea

Hizkuntza: euskaraz

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2022ko otsailaren 16etik 25era. Formularioa

Leku kopurua: 12 lagun

Donostian:

Noiz: 2022ko martxoaren  18an, 25ean eta 31n (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak...)

Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28

Hizkuntza: euskaraz

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2022ko otsailaren 16etik 25era. Formularioa

Leku kopurua: 16 lagun 

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 16an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2022ko otsailaren 16etik 25era

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte?elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
  • Hezitzaileak.