Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiko Dokumentazio zentroa

Gazteen Euskal Behatokiak gazteriari buruzko gaietan espezializatutako Dokumentazio Zentroa du. Zentro hori Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratuta dago. Dokumentazio Zentroan liburuak maileguan eskatu daitezke, bai gure bulegora etorrita (Uriortu kalea, 11, Bilbo), bai sareko beste edozein liburutegitik.

Gure katalogoan, gaur egun, 4.578 liburu dauzkagu. Urtero 100 liburu berri baino gehiagorekin osatzen dugu katalogoa.

Gazteen Euskal Behatokian 48 aldizkarietako sarrera daukagu. Batzuk elektronikoak dira eta beste batzuk paperean jasotzen ditugu; azken horiek ez dira maileguan eskaintzen, baina Behatokian bertan kontsulta daitezke.

Hilero ondokoak argitaratzen ditugu: erositako liburu berrien zerrenda, harpidetzapean dauden aldizkarien ale berrien aurkibideak, Interneten gazteriaren gaia jorratzen duten artikuluen zerrenda, gaika sailkatzen ditugunak, bai eta artikulu nabarmenen laburpena ere, gure aldizkarietan edo Interneten argitaratutakoen artean.

Gainera, Dokumentazio Zentroak Gazteen Euskal Behatokiak eskaintzen dituen prestakuntza-ikastaroen gaiekin lotutako irakurketa-gidak egiten ditu. Irakurketa-gida horiek Behatokiaren webgunean ere eskura daitezke.