Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Europako gazteria-proiektuen diseinua eta kudeaketa online ikastaroa. Erasmus+ Gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoa programen berrikuntzak

Argitalpen-data: 

Erasmus+ Gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoa programen berrikuntzak 2021-2027 Europako diru-laguntzen esparruan. Formakuntza birtuala

Erasmus+ Gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoa programen berrikuntzak 2021-2027 Europako diru-laguntzen esparruan

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Europako gazteria-proiektuen diseinua eta kudeaketa. Erasmus+ Gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoa programen berrikuntzak 2021-2027 Europako diru-laguntzen esparruan' ikastaroa online. Kurtsoa Jorge Sáezek, Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak  emango du. 

Ikastaroa amaitzean, ikastaroaren hartzaileek programen berrikuntzak zertan datzan, nork parte har dezakeen eta nola parte har dezakeen jakingo dute.  

Helburuak:

  • Erasmus + Gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoa programaren berritasunak ezagutaraztea; lehentasun berriak eta gazteen mugikortasun-proiektuak garatzeko ekintzak.
  • Aurreko programan parte-hartzaileen arteko esperientziak, metodoak eta gogoetak trukatzea, edo esperientzia ekintza berriak garatzearen alde.
  • Gazteen mugikortasunerako ekintzen esparru berriaren barruan proiektu berrien sorrera bultzatzea.
  • Erasmus + Gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoa programaren aplikazio berriak eta eskabide-orri elektronikoa praktikan jartzea.

Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

  • Formakuntza birtuala. Zoom plataforma
  • Noiz: 2022ko otsailaren 22an, 23an eta 24an
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2022ko otsailaren 1etik 11ra

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 1ean indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2022ko otsailaren 1etik 11ra
  • Ikasle kopurua: 20 lagun

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da. 

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.