Hizkuntzak ikasteko eta hobetzeko agentziak

Zerrenda honetan hainbat agentzia eta enpresa bildu dira, honako hauek kudeatu eta antolatzen dituztenak: lanak atzerrian, hizkuntza-ikastaroak, lana eta ikasketak uztartzea, egonaldiak familietan, udako kanpamentuak, au pair egonaldiak eta praktikak, betiere hizkuntza hobetzeko helburuarekin.

Oharra: Gazteaukerak ezin du bere gain hartu ondoren aipatzen diren enpresen zerbitzuen kalitatearen erantzukizuna.

  • Infoidiomas 
    Infoidiomas atariak datu-base osoa eskaintzen du: ikastaroak probintzietan eta atzerrian, online dauden aukerak hizkuntzak ikasteko, udako ikastaroak, eta abar.
    Work & Study atalean gomendatutako enpresen bilatzaile osotua duzu eskura, hizkuntzak eta lana bilatzeko gomendatuak hain zuzen.
  • Aseproce 
    Atzerrian Hizkuntza Ikastaroak Sustatzeko Espainiako elkartea da. Ikasleen eskubideak babesteko sortutako elkartea da, profesionalek, enpresek eta legez ezarrita dauden
    erakundeek eratua. Ikus ezazu zein erakundek hartzen duten parte eta atzerrian proposatzen dituzten ikasketa- eta lan-programak.
  • Get Ready 
    Espainiako agentzia bat da, eta baita Espainian gaztelania ikasteko zenbait programa ere.
  • EF 
    EFk hizkuntza-ikastaroak, trukeak, hizkuntza-bidaiak, lan-praktikak eta atzerrian ikasteko beste hainbat programa eskaintzen ditu. Hautatu zure premietara ondoen egokitzen den programa!
  • Kaplan International 
    Kaplanek ingelesezko komunikazioa hobetzen lagunduko dizu, bai eta, atzerrian lan eginda, oinarrizko lan-esperientzia eskuratzen ere. Bere ikasleen emaitzak bermerik onena dira.
  • EuropaPlus 
    Adin guztietarako ikastaroak mundu osoan. Lan-programak eta ikastaroak enpresentzat.
  • IHS Idiomas (International Home Student) 
    Hizkuntza-programa eta -ikastaroak kudeatzen ditu atzerrian: eskolak, ikasturtea eta abar.
  • Intertravelwork 
    Enpresa honek hizkuntza-ikastaroak sustatu eta kudeatzen ditu atzerrian (EBko edozein herrialde, AEB, Hego Afrika, Australia, Zeelanda Berria), ostatuaren kudeaketaz arduratzen da, eta abar. Ordaindutako eta ordaindu gabeko zenbait praktika-programa ere kudeatzen dituzte, urte osoan.
  • Interlink 
    Interlinkek ikastaro-katalogo zabala eskaintzen du. Ikastaroak ordaindutako praktikekin, enpleguarekin eta au pair programekin osatzen dira, Britainia Handian, Irlandan, Frantzian, Alemanian, Austrian, Norvegian, Finlandian, Australian, Kanadan eta AEBetan. Oso gomendagarria.
  • ESL Hizkuntak Atzerrian 
    Ikastaro eta enplegu-aukeren eskaintza zabala. Katalogoak doan jasotzeko aukera duzu, eta, besteak beste, enpresa honek elkarrizketa pertsonala egiteko aukera ere eskaintzen dizu, aukerarik onenak bilatzeko.