KZgunea: Internet zure eskura

KZgunea

KZgunearen barnean garatzen diren aktibitate nagusiak Teknologia Berrien inguruko formaziora, IT Txartelaren frogen antolakuntzara eta enplegura sarbidea errazteko aktibitateetara zuzentzen dira batik bat. Pertsonek lan-mundura sartzeko erraztuko duten aktibitateak egiteko eskaria geroz eta handiago izanik, eta KZguneak aholkulari pertsonal bat doainik jartzen duela kontutan hartuta, azken urteetako parte-hartze datuak bikainak izan dira.

KZgunearen zerbitzuak

  • Aurrez aurreko formakuntza: Jaso ezazu formakuntza gure zentroetako batean, gure hezitzaileekin, ariketa praktikoen bidez.
  • Urruneko formakuntza: Forma zaitez etxean, gure hezitzaileen laguntzarekin; 24 orduan eskura izango duzu gure formakuntza-plataforma. 
  • Hitzaldiak: Murgil zaitez teknologia berrien munduan, gure hitzaldien bitartez KZgunearen eskutik.
  • Tutoretzak: Argitu zure zalantza teknologikoak hezitzaileekin. Aurrez, zehaztu eguna eta ordua zure KZgunean; hori baino ez duzu egin beharko.

Kanpoko zerbitzuak

  • IT Txartela: IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko sistema da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du.
  • BakQ: BakQ identifikazio elektronikoko bitarteko bat da; aukera ematen du euskal administrazioen zerbitzuetan kontsulta eta izapideak online egiteko.
  • Metaposta: Metaposta Interneteko kutxa gotorraren eta postontziaren doako zerbitzua da, eta interes pertsonaleko agiriak gorde ahal izango dituzu hor, konfidentzialtasun eta segurtasun osoz.
  • Mikroenpresa Digitala: Mikroenpresa Digitala enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekimena da: IKTak erabilita, negozio berriak garatzen lagundu nahi du.