Ziurtagiriak eta azterketak; ingelesa, frantsesa, alemana, italiera eta portuguesa

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua maila berberak ezartzen ditu hizkuntza guztietarako, eta, horiei esker, errazago homologa daitezke erakunde ziurtatzaileek emandako tituluak.

Ingelesa. Ziurtagiriak, azterketak eta ikastaroak

Ingeleseko ziurtagiriak ematen dituen erakunde ugari dago.

Espainian gehien ezagutzen denetako bat Cambridgeko Unibertsitatea da, Cambridge ESOL Exams direlakoak antolatzen dituena. Sei ziurtagiri daude, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratukoen parekoak, oinarrizko mailatik (A1) altuenera (C2) doazenak. Ziurtagiri horrek aintzatespen zabala du nazioartean, unibertsitateetan, negozio-eskoletan eta enpresetan.

Azterketa egin nahi baduzu, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hainbat zentro dago horretarako. Horietako batzuetan matrikula zaitezke, aldez aurretik inolako prestakuntzarik egin beharrik gabe. Gainerakoak akademiak dira, aldez aurreko azterketak antolatzen dituztenak, gero ikasleei azterketak egiteko. Tasak 60 eurotik (mailarik apalena) 200 eurora (mailarik aurreratuena) doaz.

  • Cambridge Young Learners (YLE) delakoa 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta hiru mailatan banatuta dago: Starters, Movers eta Flyers. Mailetako bakoitzean irakurmen-, idazmen, entzumen- eta mintzamen-ariketak daude. Azterketa horiei Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan dagozkien mailak A1 eta A2 dira.
  • Key English Test (KET) delakoa A2 mailaren parekoa da eta Preliminary English Test (PET) delakoa, B1 mailaren parekoa.
  • First Certificate in English (FCE) delakoa B2 mailaren parekoa da.
  • Certificate in Advanced English (CAE) delakoa C1 mailaren parekoa da eta ikasleak ingelesezko hizkuntza konpetentzia-maila altua duela adierazten du, eguneroko bizitzaren alderdi gehienetan eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna duela. Ziurtagiri hau hainbat enpresak eta unibertsitatek aintzatesten dute.
  • Certificate of Proficiency in English (CPE) delakoa, azkenik, C2 mailaren parekoa da, eta eskala profesional altuagoetan garatu nahi dutenei zuzendurik dago.
Ingeleseko azterketen baliokidetasuna

Beste ziurtagiri batzuk:

  • BEC (Business English Certificates), interesatuak negozioen testuinguruan duen trebetasuna balioesteko hiru azterketa (Preliminary Vantage eta Higher);
  • ILEC (International Legal English Certificate), abokatuei eta Zuzenbideko ikasleei zuzendua;
  • ICFE (International Certificate in Financial English), kontulariei eta finantzaren arloko profesionalei zuzendua;
  • IELTS (International English Language Testing System), ingelesez ikasi edo lan egiteko;
  • CELTA (Certificate in English Language Teaching to Adults), beste hizkuntza batzuetako hizlariei ingelesa irakasteko; eta DELTA (Diploma in Teaching English to Speakers of other Languages), aurrekoaren xede bera duena.
  • TOEFL (Test of English as Foreign Language) delakoaren bitartez ingelesa unibertsitate-mailan erabili eta ulertzeko gaitasuna neurtzen du. Ziurtagiri hori ingelesez mintzatzen den unibertsitate askotan eskatzen da. IELTS Britania Handiko ingelesera bideratuta dago; TOEFL Ameriketako ingelesera.
  • TKT (Teaching Knowledge Test) beste hizkuntza batzuetako pertsonen ingeleseko irakaskuntzaren ebaluazioa egiten duen Cambridge ESOLen azterketa bat da. Ingeleseko irakasleek izan behar duten funtsezko ezagutza aztertzen du probak.
  • CELTYL (Certificate In English Language Teaching To Young Learners) gazteei irakasten eskarmentu gutxi edo batere ez duten pertsonentzat da, eta, oro har, 5 urtetik 16ra bitarteko gazteei irakasteko gaitasunak garatu nahi dituzten guztientzat.

Frantsesa. Ziurtagiriak, azterketak eta ikastaroak

Frantzian aintzatetsitako diploma- eta ziurtagiri-aukera zabala dago gaur egun. Hori dela-eta, horietako bat hautatzeko garaian, kontuan hartu beharko ditugu gure egungo eta geroko premiak.

DILF, DELF eta DALF diplomak Frantziako Hezkuntza Ministerioak aintzatesten ditu, atzerritarrek frantsesez duten trebetasuna justifikatzeko. Centre International d’Études Pédagogiques erakundeak prestatzen ditu ziurtagiri hori eskuratzeko azterketak, Frantzian nahiz Espainian egin daitezkeenak.

  • Diplôme Initial de Langue Française (DILF) oinarrizko mailaren ikaskuntza-ziurtagiria da, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailari dagokiona.
  • Diplôme d’Études en Langue Française (DELF) hainbat mailatan bereizten da, A1etik B2ra.
  • Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF), ostera, diploma aurreratua da, unibertsitateetarako sarbidea ematen duena.
  • Test de Connaisance du Français (TCF) Frantziako Hezkuntza Ministerioaren azterketa ofiziala da, atzerritarrak frantsesez duen trebetasuna aintzatesten duena. Komunikazio profesionalerako edo pertsonalerako erabiltzen den hizkuntzaren ebaluazio orokorra da. Kalifikazioek Europako Kontseiluak zehaztutako sei mailako eskalako pareko balioa ematen dute. Oinarrizko azterketak 80 galdera ditu, hautazko hiru atalekin. Galdera horiei esker, ahozko, idatzizko nahiz egiturazko trebetasunak ebaluatzen dira.
    Edonor aurkez daiteke nahi duen azterketara, bai eta, saio berean, diploma bat baino gehiagotara aurkeztea ere.
    Izen-ematea zuzenean egiten da azterketa-tokietan, bai Frantzian, bai Espainian. Ordaindu beharreko diru-zenbatekoa tokian-tokian aldatzen da.

Bestalde, Parisko Merkataritza eta Industria Ganberak antolaturiko azterketak egin eta gero, Français des Affaires et des Professions erakundeak ematen dituen zenbait ziurtagiri eta diploma hartzen dira barne. Negozioetara eta turismoarekin, ostalaritzarekin, zientziarekin, teknologiarekin edo legeekin lotutako lanbideetara bideratuta daude, Negozioetarako hiru diploma daude eta lau espezializatu.

Hona hemen Hezkuntza Ministerioak aintzatetsi eta Frantziako unibertsitateek onartutako beste diploma batzuk:
Certificat Pratique de Langue Française (CPLF), Diplôme d’Études Françaises (DEF) eta Diplôme Supérieur d’Études Françaises (DSEF).

Era berean, Alliance Françaisek emandako CEFP1, CEFP2, DL eta DSLCF diplomak Europako Kontseiluaren mailekin parekatuta daude eta mundu osoan aintzatetsita.

Azkenik, Business Language Testing Service (BULATS) azterketen zerbitzua da, sei mailatan banatuak. Ordenagailuz zein idatziz egin daitezke probak, eta ikasleak negozioetako hizkuntzan dituen trebetasunak neurtzen ditu. Ez dago Frantzian erabat aintzatetsita, baina mundu osoan onartzen da.

Alemana. Ziurtagiriak, azterketak eta ikastaroak

Alemaneko titulazio ofizialak bat datoz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratukoenekin bat datoz, hasiberrien A1 mailatik maila gorenera, C2ra, alegia.

  • SD1 edo Start Deutsch 1 (A1) delakoan 60 ikastordutik 150era hartzen dira barne. Azterketa hori gainditzeak zera esan nahi du: eguneroko egoeretako galdera, argibide eta mezu soilak ulertzen direla.
  • SD2 edo Start Deutsch 2 (A2) delakoan 150 ikastordutik 260ra hartzen dira barne, eta ikasleak eguneroko elkarrizketetako informaziorik garrantzizkoena ulertzen duela, galdetegiak bete ditzakeela edo elkarrizketa bateko alderdiren bat eztabaida dezakeela ziurtatzen du.
  • ZD edo Zertifikat Deutsch (B1) delakoan 260 ikastordutik 490era hartzen dira barne. Azterketa gaindituz gero, ikaslea gai da kazetaritza-testuak ulertzeko, zerbaiti buruzko informazioa emateko, zerbait proposatzeko edo adosteko.
  • Goethe-Zertifikat (B2) delakoaren bitartez, zera adierazten da: ikaslea gai dela gai zehatzen eta abstraktuen ideia nagusiak ulertzeko, testu-aukera zabal bat ulertzeko eta idatziz argiro eta egitura bati jarraituta adierazteko.
  • TestDaf edo Test Deutsch als Fremdsprache (Alemana Atzerriko Hizkuntzatzat dutenentzako Ziurtagiria B2-C1) delakoa aurkituko dugu. Hizkuntza ikasteko 525 eta 750 ordu eman izana hartzen du barne. Ziurtagiriak honako hau adierazten du: ikaslea gai dela informazio garrantzitsua ateratzeko, mezu osoak ulertzeko eta elkarrizketak edo diskurtso zientifikoak konprenitzeko. Gainditzeko, berariazko ikastaro trinkoa egitea gomendatzen da.
  • Goethe Zertifikat (C1) delakoak alemana 600 eta 750 ikasi izana hartzen du barne. Zera egiaztatzen du: ikaslea gai dela testu espezializatuak ahaleginik gabe uler ditzakeela. Era berean, gai dela ahoz bat-batean eta erraztasunez adierazteko eta pentsamenduak eta iritziak zehaztasunez emateko.
  • C2 Großes Deutsches Sprachdiplom-ek hizkuntza 750 ordutik 900 ordura ikastea eskatzen du, eta pertsona batek, ahaleginik gabe, alemanez irakurtzen eta entzuten duen guztia ulertzen duela ziurtatzen du. Hizkuntzaren oso gaitasun-maila altua eskatzen du.

Alemaniako unibertsitate batean ikasteko, Unibertsitatean sartzeko Alemaneko Azterketa (DSH) egitea eskatzen da. Ziurtagiri hori eskuratzeko probek ahozko atala eta idatzizkoa dute. Idatzizko atalak zati hauek ditu: entzumena, idatzizko ulermena eta testu bat idaztea. Unibertsitate bakoitzak bere DSH azterketa prestatzen du, baina Alemania osorako arauen mende daude denak.

Azterketa hori gainditzeko, ahozko eta idatzizko probaren bi heren gainditu behar dira. Ikasle bakoitzak bi bider baino ezin du azterketa hau egin, beraz, gomendagarria da Alemaniako goi-mailako irakaskuntza-erakundeek antolatutako prestakuntza-ikastaroa egitea. Ikastaro hori doakoa da ia, ikasleak izena emateko kuota txiki bat baino ez baitu ordaintzen.

Italiera. Ziurtagiriak, azterketak eta ikastaroak

1.- Dante Alighieri italiar hizkuntzaren proiektua (PLIDA)

1889an sortu zen Dante Alighieri erakundea. Berak ematen du PLIDA ziurtagiria (Progetto Lingua Italiana Dante Alighieri), italiar hizkuntzaren gaitasuna egiaztatzeko titulu ofiziala. PLIDA ziurtagiria Lan eta Gizarte Politiken Ministerioak onartuta dago. Europako Kontseiluak ezarritako sei mailen eskalari egokitzen zaio ziurtagiri hau, italieraren gaitasuna atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzen duena. PLIDAren A1 maila bat dator Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1mailarekin. Eta mailaz mailako baliokidetasunak ezartzen dira: gorena PLIDA C2 da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C2ri dagokiona.
Horretaz gainea, PLIDAk bi ziurtagiri berezi ematen ditu:

  • Plida Juniores, deritzona, 13 eta 18 urte bitarteko gazteei begirakoa. Gazteek eurek ezagunak dituzten testuingurutan oinarrituta dago (eskola, kirola, aisia, eta abar). A1etik C1era.
  • Plida Commerciale, merkataritza-gaien inguruan italiera darabilenari egokitutakoa. Esparru Bateratuan aurreikusitako hiru mailen gaitasuna dago aurreikusita: B1, B2 eta C1.

Kontsultatu datak, azterketa-motak eta azterketa-tokiak. plida.it.

2.- Perugiako Unibertsitateko azterketak (CELI)

Universita per Stranieri di Perugia erakundeak atzerritarrei zenbait test eta azterketa-mota eskaintzen dizkie, ikastea eta lana ezaugarritzat dauzkan testuinguru bateko hautagaien italieraren gaitasuna ziurtatzen duena. Ministero della Pubblica Istruzione erakundeak onartuta daude ziurtagiri hauetako batzuk, eta Italiako unibertsitateetan sarrera egiteko balio dute (CELI 3), edo italiera irakasteko estatuaren mendeko eskola eta institutuetan (CELI 5).
Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan oinarritzen dira, eta bost mailek badute parekotasuna: CELI 1ek A2rekikoa, CELI 2k B1ekikoa, CELI 3k B2rekikoa, CELI 4k C1ekikoa eta CELI 5ek C2rekikoa.
Merkataritza arloko Italieraren ezagutza-ziurtagiriak (CIC)
. Hauek ere Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan dute oinarria, eta langai dute enpresen eta negozioen testuingurua. Bi maila bereizten dira CIC ziurtagirietan: CIC1 (B1) eta CIC2 (C1).

Kontsultatu datak, azterketa-motak eta azterketa-tokiak: cvcl.it

3.- Italiako Hizkuntza Akademiaren azterketak

Italiako Hizkuntza Akademia (AIL) elkargo profesionala da, italiera atzerriko hizkuntza gisa, eskola, erakunde eta irakaskuntzako adituak biltzen dituena.
Hona hemen banatzen dituzten diplomak:

  • DELI edo Diploma Elementare di Lingua Italiana: Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan A2.
  • DILI edo Diploma Intermedio di Lingua Italiana: Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan B1 eta B2.
  • DALI edo Diploma Avanzado di Lingua Italiana: Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan C1 eta C2.
  • DILC eta DALC edo Diploma Commerciale di Lingua Italiana: Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan B1 eta C1.

Kontsultatu datak, azterketa-motak eta azterketa-tokiak: www.acad.it

Portuguesa. Ziurtagiriak, azterketak, ikastaroak

1999an ezarri zen Portugesa Atzerritar Hizkuntzatzat kalifikatzeko sistema (PLE). Camões Institutuaren, Portugalgo Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eta Lisboako Unibertsitatearen akordioaren ondorengoa izan zen. Sistema horrek ahalbidetzen du PLE delakoak ezarritako bost mailak garatzea, aintzatestea eta kudeatzea.

  • CIPLE, Portugesa Atzerritar Hizkuntzatzat: Hasierako Ziurtagiria, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan A2.
  • DEPLE, Portugesa Atzerritar Hizkuntzatzat: Oinarrizko Diploma, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan B1.
  • DIPLE, Portugesa Atzerritar Hizkuntzatzat: Diploma Ertaina, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan B2.
  • DAPLE, Portugesa Atzerritar Hizkuntzatzat: Diploma Aurreratua, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan C1
  • DUPLE, Portugesa Atzerritar Hizkuntzatzat: Unibertsitate Diploma, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan C2.

Kontsultatu datak, azterketa-motak eta azterketa-tokiak: letras.ulisboa