Ikasketak unibertsitatean

Unibertsitateko karrera aukeratzea

Ikasleak

Erabakia hartu aurretik ongi pentsatu. Ondorengo gomendioak erabilgarriak izango dituzu:

  • Utzi alde batera familiaren presioak.
  • Erabaki garrantzitsua da, beraz, ongi pentsatu.
  • Etorkizunean zure burua lanbide horretan ikusten duzun pentsa ezazu.
  • Hitz egin sektoreko profesionalekin.
  • Aztertu aukera guztiak.
  • Ez ahaztu, asmatzen ez baduzu karreraz aldatzeko aukera duzula.

Aukeraketa egin aurretik, egokiena, interesatzen zaizkizun ikasketen inguruan informatzea da. Joan zaitez fakultateetara, parte hartu orientazio-ikastaroetan, hitz egin arlo horretan lan egiten duten profesionalekin...

Unibertsitatean sartzeko guida

Informazio baliagarria aurkituko duzu E.J.ko Hezkuntza Sailak argitaratu duen unibertsitatean sartzeko gida . Ezagutzen dituzu plan berriak? nola sartu unibertsitatean? nolakoak dira sarrera probak? zeintzuk dira Euskadin eskaintzen diren ikasketak datorren ikasturtean?

Urte hasiera (Urtarrilean edo otsailean),  unibertsitate orientazio jardunaldietara joateko aukera duzu. Eskaintza akademikoa, ikasketa planak, ikasleek eskura dituzten zerbitzuak eta unibertsitatean sartzeko bete beharreko izapideei buruzko informazio orokorra emango dizute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan.

Euskal Herriko Unibertsitatea
Argazkia: Wikipedia.

Euskal Herriko Unibertsitateak zure esku du Ikasleentzako Argibide Zerbitzua. Bertan, karreren inguruko informazioa, horietara sartzeko behar den nota, euskaraz dauden karreren eskaintza eta beste hainbat gairen inguruko informazioa eskaintzen da. Gainera, zerbitzu horrek urtean hainbat informazio hitzaldi eskaintzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko herrietan. Era berean, EHUk orientaziorako jardunaldiak antolatzen ditu bere hiru kanpusetan eta martxoko lehen astean ate irekiko jardunaldiak izaten dira Unibertsitatean. Horrela, nahi duen orok Unibertsitatea gertutik ezagutzeko aukera du.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntza

Gazteaukerak, orobat, loturak eskaintzen dizkizugu Euskadiko unibertsitate publiko zein pribatuekin.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak ikastetxe elkartuak ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan:

Ostatua eta Garraio Zerbitzua

Ostatua

Hainbat aukera dituzu ikasle legez ostatu hartzeko Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn), Deustoko Unibersitatean edo Mondragon Unibertsitatean.   

Garraio Zerbitzua

garraio zerbitzua argazkia
Argazkia: Luis Sarabia.
Creative Commons lizentziapekoa.

Unibertsitatera egunero joateko garraio publikoa (autobusa edo trena) erabil dezakezu edo autoa partekatu.

Hainbat herritatik joateko, unibertsitateko ikasleek elkarteak eratu dituzte. Elkarte hauek unibertsitateko ikasleek zuzendutakoak dira, eta ikasleek ordaintzeko moduko prezioak eskaintzen dituzte. Altube, Bidaitxungo, Bikain, Goto-pesa, La Unión eta Pipper dira elkarteak. UPV/EHUko Garraio Zerbitzuan informazio gehiago eskuratuko duzu.

Unibertsitateko ikerketa

Aipatu beharrekoa da unibertsitateko ikerketa, garapenerako bultzagailu aparta baita.

Praktikak eta lan eskaintzak

 lana argazkia

Kontsulta ezazu UPV/EHU-k praktikak eta lan eskaintzak kudeatzeko prest duen web orria, ikasle eta ikasle ohientzat.

Bekak

Ekintzailetasuna sustatzeko programak

 ekintzaile talde argazkia
  • ZITEK negozio edo enpresa bat eratu nahi duten Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko unibertsitate-komunitateari (tituludunak, irakasleak, ikertzaileak eta administrazio-langileak) laguntzeko programa da.
  •  Deustuko Unibertsitatearen Ingenio programa, empresa bat sortu nahi duten gazteei laguntzeko programa da.
  • Team Academy Euskadi-Tecnalia prestakuntzak ekintzailetasuna eta lidertza garatzea du helburu. 
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu